Eskolara Itzultze Solidarioa

2 iraila, 2021

Gizarte bazterketa arriskuan dauden umeekin duten konpromisoarekin bat etorriz

Solidaridad Carrefour Fundazioak eta Gurutze Gorriak “Eskolara Itzultze Solidarioa” sustatu dute, Bizkaian zaurgarritasun egoeran dauden adingabeen alde

  • Zailtasun ekonomikoak dituzten herrialde osoko milaka pertsonari eskolako materiala eskuratzeak sortzen dien eragin ekonomikoa murrizteko helburua duen ekimenaren XIII. edizioa da, eta probintziako bi hipermerkatutan egingo da
  • Datozen irailaren 3an eta 4an egingo da, Carrefour Erandio eta Carrefour Sestao zentroetan
  • Helburua, Garapen Jasangarriko 4. Helburuarekin (Kalitatezko Hezkuntza) bat etorriko den hezkuntza inklusiboa eta kalitatezkoa lortzen laguntzea da, ikasturtearen hasiera bezain une garrantzitsuan

(Bilbon, 2021eko irailaren 2an). – Bizkaiak “Eskolara Itzultze Solidarioaren” XIII. edizioa jasoko du irailaren 3an eta 4an Carrefour Erandio eta Carrefour Sestao hipermerkatuetan. Solidaridad Carrefour Fundazioak eta Gurutze Gorriak sustatutako ekimena da. Espainiako 47 probintziatako 205 hipermerkatutan egingo da, eta gizarte-arrisku egoeran dauden milaka familiari eskola-materiala ematea sustatuko du. Izan ere, familia horiek zailtasun handiak dituzte ikasturte berria hasteak dakarren gastu handiari aurre egiteko. Baldintza arruntetan egoera hori berez zaila bada, larriagotu egin da pandemiak eragindako krisi sozio-ekonomikoaren ondorioz.

Horretaz jabeturik, Carrefourrek eskola materialeko 121.000 euroko dohaintza zuzenarekin ekingo dio aurtengo edizioari. Zaurgarritasun-egoeran dauden milaka umeren arlo horretako beharrei erantzuteko baliabideak izango dira. Abiapuntu horri herritarrek kanpaina honen barruan egingo dituzten ekarpenak gehituko zaizkio. (Parte hartzen duten ikastetxeen zerrenda: https://www.carrefour.es/grupo-carrefour/fundacion/vuelta-cole-solidaria/)

Ekimenaren helburua, alde batetik, zaurgarritasun egoeran dauden milaka familiarentzat ikasturte berria hasteak ekarriko duen inpaktu ekonomiko handia murriztea da, eta, bestetik, hezkuntza inklusiboa eta kalitatezkoa lortzen laguntzea, Garapen Jasangarriko 4. Helburuarekin (Kalitatezko Hezkuntza) bat etorriz, eta baita umeak eta nerabeak ahalduntzen laguntzea ere, egungo egoera konplexuan ohiz kanpokoa den ikasturte hasier bezain une garrantzitsuan.

Bizkaian, Gurutze Gorriko 38 boluntario arduratuko dira Carrefour hipermerkatuetan dauden bilketa-guneetara eskola-material hori (motxilak, koadernoak, boligrafoak, arkatzak, errotuladoreak, etab.) ematera hurbiltzen diren pertsonei arreta emateaz. Nazio mailan, Gurutze Gorriko 4.500 boluntario baino gehiago izango dira. Ondoren, Gurutze Gorriaren Tokiko Batzarrak izango dira Espainiako 47 probintziatan eta bi hiri autonomoetan euren kargura adingabeak dituzten eta egoera zaurgarrian dauden milaka familien artean eskolako materiala banatzearen arduradunak.

“Eskolara Itzultze Solidarioaren” aurreko edizioan, Nazio mailan, Konpainiak egindako dohaintza zuzenaren eta herritarrek egindako ekarpenen ondorioz, Solidaridad Carrefour Fundazioak 615.330 euroko eskola-materiala eman zion Gurutze Gorriari. Espainian zaurgarritasun-egoeran zeuden 15.500 ume baino gehiagoren arlo horretako beharrei erantzuteko balio izan zuen zenbatekoa izan zen.

Lankidetzarako beste gune batzuk

Gurutze Gorria eta Solidaridad Carrefour Fundazioa lankidetzan ari dira duela bi hamarkadatik gizarte arloko zenbait ekimenen bitartez. Horien helburua zaurgarritasun egoeran dauden kolektiboen bizitza baldintzak hobetzea da.

Horrela, 2020ko otsailean, bi erakundeek beste hiru urtez berriztatu zuten larrialdiak eta hondamendiak (suteak, uholdeak, elurteak eta pertsona kaltetuak eragiten dituzten bestelako hondamendiak) jaso dituzten pertsonei laguntza emateko 2001ean sinatutako hitzarmena. Esku-hartze horiek salbuespenezko eta premiazko beharra duten agertokietan egiten dira, dagokigun honetan, besteak beste. Esku-hartze horrek, kasu honetan, Alarma egoera deitu zenetik gizarte larrialdia jasaten ari diren 26.000 pertsona baino gehiagori eman die arreta. Alor horretan, 2001ean sortu zenetik, Solidaridad Carrefour fundazioak laguntza ematen die, baita ere, Esku-hartze Psikosozialean espezializatuta dauden Larrialdietarako Berehalako Erantzunerako 26 talderen (ERIEak) garapenari, prestakuntzari eta mantentze lanari, horiek jasaten dituzten pertsonei erantzun integrala emateko xedez.

Halaber, Garapen Jasangarriko 10. Helburuarekin (Desberdintasunen murrizketa) bat etorriz, duela denbora gutxi bi erakundeek gizarte desabantaila egoeran dauden pertsonen laneratzea sustatzeko nazio mailako akordioa sinatu dute, berdintasunari dagokionez gizarte arriskuan dauden pertsonen laneratzea errazteko xedez.

Uso de cookies

Cruz Roja utiliza cookies para mejorar su navegación y ofrecer contenidos de interés. Al navegar entendemos que autoriza a Cruz Roja a almacenar y acceder a las cookies Pinche el siguiente enlace si desea información sobre el uso de cookies y como deshabilitarlas. Mas información.. ACEPTAR

Aviso de cookies