UNESPAk 39.487 euro eman dizkio Bizkaiko Gurutze Gorriari pandemiaren ondorioz egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzeko

6 iraila, 2021

 

  • Euskadi osoan, UNESPAren dohaintza 105.695 eurokoa da COVID-19aren aurrean erantzuteko Gurutze Gorriaren ERANTZUTEN DU planerako.
  • Gurutze Gorriaren 6 esku-hartze eremuetatik 3 gauzatzeko erabiliko dira funtsak: Gizarteratzea, Osasuna eta Hezkuntza.

Bilbon, 2021eko irailaren 6an. UNESPAk koordinatutako 107 aseguru-etxek ‘Prestatuta egon’ (Seguruago egoteko) programa abiarazi zuten ekainaren amaieran. 28 milioi euroko dohaintza-programa da, eta osasun-krisia gainditzeko eta susperraldia sendotzeko gauzatu da aseguruen sektorean. Asmo handiko ekimen horrek 3,8 milioi arte eman dizkio Gurutze Gorriaren COVID-19aren aurkako ERANTZUTEN DU planari. Une honetan diru hori lurralde nazional osoan banatzen ari da, leku guztietan pandemiaren ondorioz zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonengana iristeko. Dohaintza modu ekitatiboan banatu da probintzia guztietan, lurralde bakoitzeko premia-egoerak kontuan hartuta eta Gurutze Gorriak zehaztutako irizpideetan oinarrituta.

UNESPAren aldetik jasotako 3,8 milioi euroetatik, Euskadiko Gurutze Gorriak 105.695 euro hartu ditu, eta, zehazki, Bizkaiko Gurutze Gorriak 39.487 euroko dohaintza jaso du, Gurutze Gorriaren sei esku-hartze eremuetatik hirutan laguntzeko: Gizarteratzea (21.969 euro), Osasuna (1.000 euro) eta Hezkuntza (16.518 euro). Gizarteratzeari dagokionez, arrakala digitala eta pobrezia energetikoa murrizteko eta prestatzeko lan egingo da. Osasun arloan, laguntza psikosoziala indartzen da ‘Gurutze Gorriak entzuten zaitu’ zerbitzuko (osasun mentala zaintzeko doako telefono-arretarako programa: antsietatearen kudeaketa, bakardadea, dolua… telefonoa: 900 107 917) profesionalekin; eta hezkuntza-sektorean, batez ere hiriguneetan, errendimendu akademikoa hobetzea sustatuko da, eta umeen eskola-porrota saihestuko da, gailu teknologikoak eta konektibitatea dituzten hezkuntza-sortak erabiliz, eta baita koronabirusaren aurrean norbera babesteko sortak ere.

Aliantza horren garrantzia Gurutze Gorriaren ERANTZUTEN DU plana indartzeko aukera ematean datza, Gurutze Gorriaren ezagutza-arloetan, eta estatuko lurralde guztietara iristen da, bi erakundeek modu kapilarrean eta leku bakoitzean duten presentziarengatik. Espainian, Gurutze Gorriak 250.000 boluntario baino gehiago eta 1.400 arreta-gune baino gehiago ditu lurralde osoan. Horiei esker, urtero 4 milioi pertsonari baino gehiagori ematen zaie arreta herrialde osoan, eta horietatik 1,7 milioi baino gehiago gizarte-programen bidez artatzen dira. Hori guztia gizartearen sektore guztietako 1,4 milioi bazkide, enpresa eta aliaturen laguntzarekin.

UNESPAk gauzatutako ekimena pandemiaren ondorioei aurre egiteko aseguru etxeek abian jarritako ekintzen bigarren fasea da. Aldez aurretik eta urtebetez, osasun-zentroetako eta egoitzetako milioi bat langile baino gehiagori eman die laguntza sektoreak.

Gurutze Gorriak ERANTZUTEN DU

Pandemia hasi zenetik, Gurutze Gorriak COVID-19aren aurrean zaurgarriak diren herritar guztiei zuzendutako ERANTZUTEN DU plana jarri zuen martxan. Jarduera-eremu guztietan (Sorospenak, Osasuna, Gizarteratzea, Hezkuntza, Enplegua eta Ingurumena) jarduteko plan integral horrek, erakundearen historiako baliabide, gaitasun eta pertsonen mobilizazio handiena ekarri du, aldi berean, ohiko ekintza-ildoei eutsiz.

Aldi horretan, orain arte, Gurutze Gorriak 4.657.831  pertsona baino gehiago lagundu, babestu eta zaindu ditu, eta 21 milioi erantzun baino gehiago eskaini dizkie, estatu osoan lan egiten duten 72.600 boluntario baino gehiagoren bidez.

Une honetan, gizartearen beharrek eta, zehazki, pertsona zaurgarrienek lehengo berdinak izaten jarraitzen dute, baina aldatu egin dira arlo bakoitzaren esku-hartzeari eta pertsona zaurgarriengan duen eraginari dagokienez. Hori dela eta, planak pandemiaren ondorioak arintzera bideratuta jarraitzen du bereziki; ikus daitezkeen eta ikus ezin diren ondorioak, eta, zehazki, egoera ekonomiko-sozialaren, neke psikologikoaren eta enplegagarritasunaren ondoriozkoak.

UNESPA Aseguruen Enpresa Elkartea da. Espainiako merkatuan aseguru-negozioaren bolumenaren % 96 inguru biltzen duten ia 200 aseguru- eta berraseguru-erakunde ordezkatzen ditu. 1977tik, bere kideen interesak defendatzen ditu nazioko eta nazioarteko mota guztietako organismo eta erakundeen aurrean.

Gurutze Gorriari buruz

Gurutze Gorria munduko mugimendu humanitario, hiritar eta independente handiena da, 157 urte daramatza erakunde publikoekin eta pribatuekin elkarlanean, gizatasuna eta duintasuna pertsona guztiengana, edonora eta abagune guztietan hel dadin.

Espainian, Gurutze Gorriak 250.000 boluntario baino gehiago eta 1.400 arreta-puntu baino gehiago ditu, eta, horiei esker, 4 milioi pertsona baino gehiagori ematen zaie arreta urtero. Horietatik 1,7 milioi baino gehiago gizarte arloko programetatik datoz. Horretarako, gizartearen sektore guztietako 1,4 milioi bazkide, enpresa eta aliatu baino gehiagoren babesa du

Egoera zaurgarrian dauden pertsonekin gauzatu ohi duen jardueraz gain, pandemia deklaratu zenean, Gurutze Gorriak COVID-19ari aurre egiteko ERANTZUTEN DU plana jarri zuen martxan. Jarduera-plan integral bat da, arlo guztietan jarduteko: Sorospenak, Osasuna, Gizarteratzea, Hezkuntza, Enplegua eta Ingurumena. Plan horrekin, 4, 4 milioi pertsona baino gehiagorengana iritsi da Gurutze Gorria, 21 milioi erantzun baino gehiagoren bidez, bere baliabideen, gaitasunen eta pertsonen mobilizaziorik handiena izaten ari den horretan.

Uso de cookies

Cruz Roja utiliza cookies para mejorar su navegación y ofrecer contenidos de interés. Al navegar entendemos que autoriza a Cruz Roja a almacenar y acceder a las cookies Pinche el siguiente enlace si desea información sobre el uso de cookies y como deshabilitarlas. Mas información.. ACEPTAR

Aviso de cookies