Sorospen eta Larrialdiak


 

Gurutze Gorriaren Laguntza eta Larrialdi Planaren helburua hau da: larrialdi edo krisi egoeretan biktimen beharrei erantzun azkarra eta egokia ematea, biztanle guztiei  zuzenduta, orokorrean, eta arreta berezia jarriz pertsona zaurgarrienengan, lehenengo laguntzak tokian bertan eskainiz, eta, hala badagokio, ospitale batera eramanez.

PREBENTZIO ZERBITZUAK (LURREKO ETA ITSASOKO)

Zerbitzu horiek, pertsona asko elkartuko direlako edo ekitaldiaren ezaugarri bereziak direla eta, arriskuak izan ditzakeen ekitaldi edo ebentu baten estaldura egiteko orduan martxan jartzen den gizarte-osasun alorreko antolakuntzari, plangintzari eta arretari dagozkie.

  • Kulturalak: erakusketak, jardunaldiak, topaketak, jai herrikoiak…
  • Kiroletakoak: futbola, saskibaloia, rallyak, estropadak, irristaketa, bela, txirrindularitza…
  • Bestelakoak: kontzertuak, prozesioak, erromeriak, erakusketak, erakustaldiak.

LARRIALDIETAKO BEREHALAKO ERANTZUNA EMATEKO TALDEAK – ERIE

Ekipo horiek, larrialdi egoera batean sortzen diren biktimen beharrei erantzuna eta arreta emateko egituratzen dira. Boluntarioen aldetik erantzun espezializatua emateko  ideiarekin egituratzen dira, eta herritarren partaidetzarako bidea dira, modu antolatuan eta horretarako prestatutakoan. Horrela, Gurutze Gorriak zenbait zerbitzu jartzen  ditu herritarren eskura, Larrialdien eraginak txikitzean laguntzeko aukera ematen duten jarduera eta eginbehar multzoa, giza sufrimendua arinduz, bizitzak salbatuz, batez ere pertsonen osasuna eta euren ingurumena babestuz.

Talde espezializatu horiek SOS DEIAKekin dagoen koordinazioaren bitartez aktibatzen dira, hainbat larrialditan parte hartuz, hau da: mendiko bilaketak, uholdeak, ekaitzak, suteak, krisialdi psikosozialak, etab.

Bizkaian dauden taldeak hauek dira:

  • Bilaketa eta Salbamendua Lurrean.
  • Bilaketa eta Salbamendua Uretan.
  • Biktimen Arreta eta Sailkapena.
  • Behin behineko Aterpetxea.
  • Laguntza Psikosoziala.

Uso de cookies

Cruz Roja utiliza cookies para mejorar su navegación y ofrecer contenidos de interés. Al navegar entendemos que autoriza a Cruz Roja a almacenar y acceder a las cookies Pinche el siguiente enlace si desea información sobre el uso de cookies y como deshabilitarlas. Mas información.. ACEPTAR

Aviso de cookies