Barne eta kanpo deialdia
2020ko uretako sorosleak, Bizkaiko hondartzetako Istripuen Prebentzioa, Salbamendu eta Sorospen Asistentzia Zerbitzu programaren barruan
Lanpostua:
Eskainitako lanpostu kopurua:
Profila:
- Lehen laguntzak eta Uretako soroslea edo Espazio Naturaletako Profesionaltasun Ziurtagiria
- DESA edo DEA titulua
- 18 urtetik gorakoa
- Hizkuntzak: euskara
Kontuan hartuko diren merezimenduak:
- Patroi titulua
- Beste hizkuntza batzuk: ingelesa, frantsesa…
- Antzeko lanpostu batean esperientzia izatea
Trebetasun pertsonalak:
- Taldean lan egiteko trebetasuna
- Gizarte-trebetasunak
- Pertsona dinamikoa eta irekia izatea
Funtzioak:
- Erabiltzaileak behar bezala babestea
- Abisurik jasoz gero, berehala erantzutea
- Arriskuan dauden edo arreta behar duten bainulari/erabiltzaileei laguntzea
- Ekipo eta material guztiak erabiltzeko baldintza egokietan edukitzea
- Hondartzetako Soroslearen Gidaliburuan agertzen diren beste funtzio batzuk
Hautapketa-prozesuaren faseak:
- La inscripción y entrega de documentación se realizará online; entrando en la plataforma digital – AQUÍ – desde el día 13 de abril (que es cuando se habilita) y hasta las 20 horas del día 24 del mismo.
2020ko apirilaren 14tik 23ra, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, Jose María Olabarri kaleko 6. zenbakian, izen-ematea egitea eta ezinbesteko dokumentazioa aurkeztea (NANaren fotokopia, gizarte-segurantzako norberaren zenbakiaren fotokopia, bankuko kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria, karnet tamainako argazkia, Curriculum Vitaea eta lanposturako eskatutako tituluen jatorrizko agiria eta fotokopia baita sexu delituen ziurtagiria)
Proba fisiko konbinatua (lasterketa, 800 m, eta igeriketa, 600 m), 2020ko apirilaren 25ean, 09:00etan, Plentziako hondartzan (Hautaketa-prozesuaren barruko proba fisiko konbinatuaren data alarma-egoera amaitu ondoren zehaztuko da)
- Proba teorikoa (test motako azterketa), 2020ko apirilaren 27an –ordutegia, zehaztear), eta elkarrizketa pertsonala, 2020ko apirilaren 28, 29 eta 30ean.
- Nahitaezko prestakuntza, hasierakoa, bi txandatan: 2020ko maiatzaren 9 eta 10ean, edo 2020ko maiatzaren 11, 12, 13 eta 14an.
- Nahitaezko prestakuntza, amaierakoa, bi txandatan: 2020ko maiatzaren 16 eta 17an.
- Nahitaezko osasun azterketa eta lan arriskuen prestakuntza (ordutegia zehaztear).
Kontratuaren ezaugarriak:
- Aldi baterakoa, lan edo zerbitzukoa (ekainaren 1etik irailaren 30era)
Datu Pertsonalen Babeserako 3/2018 Legea betetzeko xedez eta eskubide digitalak eta EB 679/2016 Erregelamendua bermatzeko, zure curriculuma bidaltzean baimena ematen diguzu borondatez eman dizkiguzun datu pertsonalak tratatzeko. Datu horiek Espainiako Gurutze Gorriak (IFK: Q2866001G) tratatzen ditu, aukeratu duzun lanposturako hautagaitza kudeatzeko asmoz eta hautaketa prozesuak irauten duen bitartean soilik. Prozesua amaitu ondoren, aukeratu ez diren hautagaien informazioa ezabatuko da.
Datuetara sartu, eta horiek zuzendu, ezabatu, mugatu, lekualdatu eta aurkaratzeko dituzun eskubideak baliatzeko, zuzendu zaitez idatziz helbide honetara: Bizkaiko Gurutze Gorria, Jose María Olabarri kalea 2 – Solairuartea, 48001 Bilbo – Bizkaia. Jakinarazten dizugu Datuen Babeserako Espainiako Agentzia dela eskubide hauek bermatzen direla zaintzen duen organo eskuduna eta horren aurrean erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzula, eskubideak erabat baliatzerik izan ez duzula uste baduzu.
GURUTZE GORRIAK EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO AUKERA BERDINTASUNA SUSTATZEN DU
Bilbon, 2020ko martxoaren 11n