Oferta cerrada – 2019ko uretako sorosleak, Bizkaiko hondartzetako Istripuen Prebentzioa, Salbamendu eta Sorospen Asistentzia Zerbitzu programaren barruan

  • 27
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
    27
    Shares

 

Barne eta kanpo deialdia

2019ko uretako sorosleak, Bizkaiko hondartzetako Istripuen Prebentzioa, Salbamendu eta Sorospen Asistentzia Zerbitzu programaren barruan

Lanpostua:

  • Uretako soroslea

Eskainitako lanpostu kopurua:

  • 154 (lanaldi osokoak)

Profila:

  • Lehen laguntzak eta Uretako soroslea edo Espazio Naturaletako Profesionaltasun Ziurtagiria
  • DESA edo DEA titulua
  • 18 urtetik gorakoa
  • Hizkuntzak: euskara

Kontuan hartuko diren merezimenduak:

  • Patroi titulua
  • Beste hizkuntza batzuk: ingelesa, frantsesa…
  • Antzeko lanpostu batean esperientzia izatea
  • Esperientzia edo/eta boluntariotza Gurutze Gorrian, Sorospen eta Larrialdien arloan edo/eta Itsas Salbamenduaren arloan

Trebetasun pertsonalak:

  • Taldean lan egiteko trebetasuna
  • Gizarte-trebetasunak
  • Pertsona dinamikoa eta irekia izatea

Funtzioak:

  • Erabiltzaileak behar bezala babestea
  • Abisurik jasoz gero, berehala erantzutea
  • Arriskuan dauden edo arreta behar duten bainulari/erabiltzaileei laguntzea
  • Ekipo eta material guztiak erabiltzeko baldintza egokietan edukitzea
  • Hondartzetako Soroslearen Gidaliburuan agertzen diren beste funtzio batzuk

Hautapketa-prozesuaren faseak:

  • 2019ko apirilaren 8etik 16ra (2019ko apirilaren 8tik 23ra), 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, Jose María Olabarri kaleko 6. zenbakian, izen-ematea egitea eta ezinbesteko dokumentazioa aurkeztea (NANaren fotokopia, gizarte-segurantzako norberaren zenbakiaren fotokopia, bankuko kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria, karnet tamainako argazkia, Curriculum Vitaea eta lanposturako eskatutako tituluen jatorrizko agiria eta fotokopia baita sexu delituen ziurtagiria)
  • Proba fisiko konbinatua (lasterketa, 800 m, eta igeriketa, 600 m), 2019ko apirilaren 27an, 09:00etan, Plentziako hondartzan
  • Proba teorikoa (test motako azterketa), 2019ko apirilaren 29an –ordutegia, zehaztear), eta elkarrizketa pertsonala, 2019ko apirilaren 30, maiatzaren 2 eta 3an.
  • Nahitaezko prestakuntza, hasierakoa, bi txandatan: 2019ko maiatzaren 4 edo 5ean, edo 2019ko maiatzaren 6, 7, 8 eta 9an
  • Nahitaezko prestakuntza, amaierakoa, bi txandatan: 2019ko maiatzaren 11 eta 12an
  • Nahitaezko osasun azterketa eta lan arriskuen prestakuntza (ordutegia zehaztear).

Kontratuaren ezaugarriak:

  • Aldi baterakoa, lan edo zerbitzukoa (ekainaren 1etik irailaren 30era)

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betez, zure curriculuma igorrita onespena ematen duzu zure borondatez ematen dizkiguzun datu pertsonalak trata ditzagun. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, idatzi honako helbide honetara: Bizkaiko Gurutze Gorria, Jose María Olabarri kalea 2 – Solairuartea, 48001 Bilbo – Bizkaia.

GURUTZE GORRIAK EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO AUKERA BERDINTASUNA SUSTATZEN DU

Bilbon, 2019ko martxoak 6an

Bookmark the permalink.

Comments are closed.