AHOLKUAK ETA GOMENDIOAK
hemen.
BANDEREN EGUNEROKO EGOERA
hemen.
ALBISTEAK ETA HAUTAKETA-PROZESUA
hemen.
Laguntza, Salbamendu eta Sorospen Zerbitzua Bizkaiko Hondartzetan

Hamahirugarren urtez jarraian, Bizkaiko Gurutze Gorriak Bizkaiko Foru Aldundiak gure lurralde historikoko hogeita hiru hondartzatan eskaintzen duen Salbamendu eta Sorospen zerbitzua kudeatzearen ardura izan du. Beste urte batez, zerbitzu horren helburua, udan, leku horietara joaten den jende kopuru handia dela eta, gertatzen diren arrisku egoerak prebenitzea da. Horrela, hondartzetara eta hondartza inguruetara joaten diren erabiltzaileen segurtasuna arriskuan jar dezaketen egoerak modu eraginkorrean egonkortzeko sistema ezartzen da, oinarrizko hiru zutaberen bitartez: prebentzioa, erreskatea eta lehen laguntzak.

2018ko udan hondartzetara joandako jende kopuruaren ondorioz, 3.555.898 pertsona guztira, iaz baino %43 gehiago, Bizkaiko hondartzetako sorosle taldeak 7.854 arreta gauzatu ditu. Horien artean azpimarratzekoak dira ebakiak eta zauriak, esku-hartzeen erdia baino gehiago baitira eta, gure iritziz, herritarren kontzientziazioaren ondorioz, erreskateak ez dira %2,5 baino gehiago izan. Beste alde batetik, azpimarratu behar da sorosle taldeak 1.100 zerbitzu ordu baino gehiagoko hedapen objektiboa gauzatu duela denboraldi osoan. Lan horri esker, prebentziozko 23.615 esku-hartze (galdutako umeak, eskumuturrekoak, itsasoan zeuden erabiltzaileei arriskuari buruzko prebentziozko oharrak, etab.) egin dira.

Zerbitzuaren estaldura ondoren adierazten diren Bizkaiko hondartzetan eskaini zen, ekainaren 1etik irailaren 30era, biak barne:
- LA ARENAKO hondartza (Muzkiz-Zierbena)
- AREETAKO hondartza (Getxo)
- EREAGAKO hondartza (Getxo)
- ARRIGUNAGAKO hondartza (Getxo)
- GORRONDATXEKO hondartza (Getxo)
- BARINATXEKO hondartza (Sopela)
- ARRIETARA-ATXABIRIBILEKO hondartza (Sopela)
- MURIOLAKO hondartza (Barrika)
- PLENTZIAKO hondartza (Plentzia)
- GORLIZ / ASTONDOKO hondartza (Gorliz)
- ARMINTZAKO hondartza (Lemoiz)
- BAKIOKO hondartza (Bakio)
- ARITXATXUKO hondartza (Bermeo)
- LAIDATXUKO hondartza (Mundaka)
- TOÑAKO hondartza (Sukarrieta)
- SAN ANTONIOKO hondartza (Sukarrieta)
- LAIDAKO hondartza (Ibarrangelu)
- LAGAKO hondartza (Ibarrangelu)
- EAKO hondartza (Ea)
- OGELLAKO hondartza (Ispaster)
- ISUNTZAKO hondartza (Lekeitio)
- KARRASPIOKO hondartza (Mendexa)
- KARRASPIOKO- Txiki hondartza (Zainketa puntua Mendexako Dorretik – Mendexa)
- ARRIGORRI hondartza (Ondarroa)

AHOLKUAK ETA GOMENDIOAK
hemen.
BANDEREN EGUNEROKO EGOERA
hemen.
ALBISTEAK ETA HAUTAKETA-PROZESUA
hemen.