Nork egiten du, nola egiten dugu eta nola finantzatzen da?


 

NORK EGITEN DU?

BOLUNTARIOEK, LANGILEEK, PARTAIDETZAK ETA TOKIKO GARAPENAK

Konpromisoa eta prestakuntza dituzten boluntarioak Gurutze Gorriaren funtsezko zutabeak dira: eurak dira lan egiten dutenak pertsona nagusiek ahalik eta isolamendu gutxien jasan dezaten, istripuetako biktimei arreta eskaintzen dietenak eta erreskateetan parte hartzen dutenak, gazteak balioetan hezten dituztenak, ospitaletan gaixorik dauden umeekin jolasten direnak, egoera zaurgarrian dauden pertsonen gizarteratzean eta laneratzean laguntzen dutenak… Hau da, pertsonei gertuko ingurunetik erantzunak ematen dizkiete, auzoetan eta erkidegoetan dugun presentzia finkatuz, erkidego ikuspegiarekin lan eginez eta gertutasuna gure jarduketaren agertoki bilakatuz.

 

BOLUNTARIOEI ARRETA ESKAINTZEKO PUNTUA

2018. urtean, Boluntarioen Arreta Puntuak zuzeneko 3.825 arreta ekintza bideratu dizkie Erakundeko boluntarioei, bazkideei, erabiltzaileei eta ikasleei, eta baita Gurutze Gorriak Bizkaian eskaintzen dituen baliabideen edo/eta zerbitzuen inguruko informazioa eskatu duten pertsonei ere. Gauzatutako arretak hauetan zehazten dira: informazioa, laguntasuna, boluntarioen kudeaketa eta “Zahartze osasungarriari” buruzko Puntuan proiektua.

 

ZELAN EGITEN DUGU?

BALIABIDEAK

  • ANBULANTZIAK | 17
    • OBE (Oinarrizko Bizi Euskarri) Anbulantziak | 11
      BEA (Bizi Euskarri Aurreratu) Anbulantziak | 6
  • BIKTIMEN SAILKAPENERAKO ERIE KAMIOIA | 1
  • ZERBITZU MEDIKUEN KAMIOIA | 1
  • ATOIAK | 3
    • Biktimen Sailkapenerako ERIE atoia | 1
    • Itsasontzi atoia | 2
  • GERTUKO AUTOMOBILAK | 9
    • Gertutasuneko GNC ibilgailua | 2
    • Gertutasuneko ibilgailu hibridoa | 1
    • Gertutasuneko ibilgailua | 6
  • GARRAIO EGOKITURAKO IBILGAILUA | 16
    • Garraio egokiturako GLP ibilgailua | 2
    • Garraio egokiturako ibilgailua | 14
  • OSASUN POSTU AURRERATUETAKO IBILGAILUAK ETA EKIPAZIOA | 5
  • LUR OROTAKOAK | 14
    • Pick Up Lur orotakoa itsasoko eriea | 1
    • Furgoi Lur orotakoa itsasoko eriea | 1
    • Pick Up Lur orotakoa larrialdietarako eta giza laguntzarako | 1
    • Pick Up Lur orotakoa PSL | 1
    • Lur orotakoa – Mendiko taldeak | 3
    • Pick Up Lur orotakoa Mendi taldeetako | 1
    • Lur orotakoa Itsasoko Salbamendurako eta Hondartzetarako laguntza (Pick Up motakoa) | 6
  • ITSASONTZIAK | 35
    • AB maila | 2
    • B maila | 8
    • C maila aurreratua | 4
    • C maila | 11
    • C maila (barruko urak) | 7
    • Wave Boat – Kaskoa itsasoko motoa | 3
  • ERRESKATEKO QUADAK | 11
  • ERRESKATEKO BUGGYA | 2
  • ERRESKATEKO ITSASOKO MOTOAK | 12
  • ZERBITZU MEDIKUEN KAMIOIA | 1
  • DENDA KAMIOIA (PRESTATUTAKO JANARIAREN HORNIDURARAKO IBILGAILUA) | 1
  • FURGOI MISTOAK LARRIALDIETARAKO ETA GIZA LAGUNTZARAKO | 6

 

KOMUNIKAZIOA ETA IRUDIA

Bizkaiko Gurutze Gorriak Erakundearen printzipioekin eta balioekin bat etorriko den komunikazio politikaren aldeko apustua egiten du. Bizkaiko Gurutze Gorriaren jarduera ezagutzeko zenbait kanal propio erabiltzen dira, 2018an 200.545 bisita izan zituzten www.cruzrojabizkaia.org eta www.institutocruzrojabizkaia. org webguneak, adibidez. Sare sozialetako soslaiak ere lantzen dira: Twitter, Facebook, Instagram, Youtube eta Flickr. Erabiltzaileekin elkarrekintza gehien duten soslaiak Facebook 8.178 “atsegin dut”-ekin, 6.067 jarraitzaile dituen Twitter, 3.156 jarraitzaile dituen Instagram eta 1.837 harpidedun dituen Youtube dira. Halaber, harreman estua dugu erakundeekin eta komunikabideekin. Helburua, Bizkaiko Gurutze Gorriaren goiburuaren eta jardueraren bozgorailu gisa arituko diren zenbait eragilerekin lankidetzarako sinergia ezartzea da. 2018an 1.579 eragin mediatiko egon dira, horietatik 704 online agerpenak izan dira, 548 albiste argitaratu dira prentsan, 211 esku-hartze irratian, 109 telebistan eta 7 publizitate intsertzio. 58 prentsa ohar bidali dira, eta 9 prentsaurreko egin dira: Gizarte Zaurgarritasunari buruzko II. Txostenaren aurkezpena, BBK Lagun Gunea proiektuaren aurkezpena, sorosleak aukeratzeko proba, Urrearen Zozketa, 2017ko jarduera txostenaren aurkezpena, “Uda honetan maite ezazu zure burua” kanpaina, Banderatxoaren eguna, BBK Lagun Gunea zentroaren inaugurazioa eta jostailu kanpaina.

Hondartzetako komunikazio alorrean, bidalitako 121 prentsa deialdiak eta hondartzen egoerari eta banderei buruzko informazioa emateko izandako irratiko 707 esku-hartzeak azpimarratu behar dira. Gure eskerrona adierazi nahi diegu komunikabideei eta Bizkaiko Gurutze Gorriaren jarduerak hedatzeko komunikazio ekintzetan laguntzen duten gainerako erakunde guztiei.

 

 

ZELAN FINANTZATZEN DA?

BAZKIDEAK

Pertsona askoren bizimodua ez litzateke berbera izango Gurutze Gorriaren bazkideen eta emaileen ekarpen barik.

Bizkaiko Gurutze Gorriak 24.454 bazkiderekin itxi du 2018. urtea. Aurreko urtearekin alderatuta %1,54ko hazkundea erakusten du horrek. 2011tik bazkide kopuruak etengabe egin du gora, krisia hor dagoen arren. Ekarpen guztiek batu egiten dute milaka pertsonari eskaintzen zaien laguntzan, asko baitira egiten eta diferentzia markatzen duten pertsonak.

 

 

FUNTSEN ETA ALIANTZEN ERAKARPENA

ENPRESEN LAGUNTZAK

623 enpresak kolaboratzen dute Bizkaiko Gurutze Gorriarekin dirua jarriz, boluntariotza korporatiboaren bitartez, produktuak eta zerbitzuak emanez, babesa eskainiz, bonuaren aldeko jarduerekin, etab. Elkar ezagutza funtsezkoa da eta, horregatik, 2018an Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren II. Jardunaldia ospatu genuen. 30 enpresa inguruk Pedro Luis Uriartek eman zuen “Euskadi: etorkizuneko erronkak” hitzaldiaz gozatu zuten. Bertan, berdintasunarekin erlazionatutako gaiak, planteatzen zaizkigun erronka ekonomikoak eta 2030 agendaren betetzea landu ziren.

Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko lanean, elkarren arteko erantzukizuna funtsezkoa da. Bizkaiko Gurutze Gorriak horren aldeko apustua egin du, GJH-ODSen hedapenerako kanpainan parte hartuz, CEBEKen eskutik, eta “Eskubiderik gabeko irudiak” kanpainaren bitartez. Eskubidetik libre dauden irudien bankua, konpartitzeko eta Garapen Jasangarriaren 17 Helburuetan fokua jartzen laguntzeko.

2018KO URREAREN ZOZKETA

Gurutze Gorriaren Urrearen zozketa funtsezko formula da gure Erakundean, gure gizarteko talde zaurgarrienei laguntzeko. Aurten zozketa solidario horren 40 urteak betetzen ditugu. Horren bitartez, Bizkaiko Gurutze Gorriak laguntzeko beste bide bat eskaintzen du, txartelak erosiz. Pobreziari amaiera ematea, desberdintasun egoeren kontra borrokatzea ez da zorte kontua, gauzak aldaraztea ez da zorte kontua. 543.700 € salduta 2018ko Urrearen Zozketan.

BANDERATXOAREN EGUNA

Gure kaleetan ohikoa da jada, urteko azken egunetan Gurutze Gorriaren Banderatxoaren Egun tradizionala. Ezkerraldeko, Bilboko eta Getxoko kaleetan mahaiak jartzen dituzte eta bertan egoten dira Erakundeko boluntarioak, itsulapikoak eskuan dituztela, herritarren laguntza eskatuz.

BESTE LAGUNTZA BATZUK

Hirugarren urtez jarraian, Bilboko Gurutze Gorriaren Adinekoei zuzendutako Pausoka programako boluntarioek, San Balentin eguna bezalako egun garrantzitsuan zaurgarritasun egoeran dauden adinekoez gogoratzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi izan dituzte bilbotarrak, “Enamórate+ Maitemindu” kanpainarekin. Badira bakarrik dauden eta Gertutasun programaren bitartez urte osoan Bizkaiko Gurutze Gorriko boluntarioen arreta jasotzen duten adinekoak.

Eskerrik asko EHUko Ostalaritza Eskolari, Bilboko Goi Ostalaritza Eskolari eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolari, egun horretan oinezkoei eskaini zitzaizkien gozokiak emateagatik. 1.500 € batu ziren.

 

Uso de cookies

Cruz Roja utiliza cookies para mejorar su navegación y ofrecer contenidos de interés. Al navegar entendemos que autoriza a Cruz Roja a almacenar y acceder a las cookies Pinche el siguiente enlace si desea información sobre el uso de cookies y como deshabilitarlas. Mas información.. ACEPTAR

Aviso de cookies