Ingurumena


 

 

2018an, Bizkaiko Gurutze Gorriak barne konpromisoa hartu du, eta horren bitartez ingurumen arloko esku-hartze plana gauzatu du, sortutako Karbono Aztarnaren gastuari buelta emanez. Hori guztia, familien baldintzen hobekuntzara zuzendutako jardueratan zehazten da, hauen bitartez:

– Energia auditoretzak etxebizitzatan, etxeen baldintzak hobetzeko proposamenekin.

– Energia aurrezteko kit-ak ematea eta instalatzea.

– Etxeko ekonomia tailerrak.

– Energia pobreziarekin erlazionatutako laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza.

Jarduera horiez gain, aurten aurrera jarraitzen dugu adinekoekin eta gazteekin erlazionatutako ingurumen proiektuak garatzen. Zehatzago esanez, Aurrera eramandako proiektuak hauek dira:

BIZKAIAN IBAITIK MUGITUZ.

Ibaitik Mugituz proiektuak biztanleen mobilizazio estrategiak, atzemate esperientzia instituzionalaren, akziorako boluntarioen prestakuntza zein kudeaketaren eta Ibaien Berriztapenaren plangintza nazionalaren irizpideekin konbinatzea bilatzen du. Gure helburu nagusietakoa ingurumenaren kontserbazio eta hobekuntza jarduerekin zerikusia duten pertsona nagusien zein gazteen parte hartze soziala bultzatzea da.

Jarduketen arro hidrografikoak:

  • Ibaizabal-Nerbioi ibaia.
  • Aguera ibaia.
  • Kadagua ibaia.

Aurrera eramandako jarduerak hauek izan dira:

  • Ingurumen alorrean Boluntarioak prestatzea.
  • Irteerak landa gunera
  • Bilerak.

INGURUMEN ALORREKO SENTSIBILIZAZIOA.

Beste urte batez, Gurutze Gorriak ingurumen sentsibilizazioari buruzko ekimenak gauzatzen ditu, hainbat kanpainetan parte hartuz. 2018ko Mundu mailako Uraren Eguna, 2018ko Mundu mailako Birziklapenaren Eguna eta Ingurumenaren Mundu mailako Eguna.

Egun horietako parte hartzearen helburua, biztanleriak baliabide naturalen inguruan aurrezteko eta baliabide horiek zaintzeko duen banakako zein taldeko arduraz kontzientziatzea da, Klimaren Aldaketa motelduz; baliabide hidrikoen erabilerari zein kudeaketari, eta planetako hainbat lekutan gertatzen ari den lehorte zein basamortutze prozesuei, eta sortzen ditugun hondakinek eragiten duten arazoari… arreta berezia eskainiz.

Aurten egin diren ekimenak hauek izan dira:

  • Ingurumen alorreko tailerrak kolektibo zaurgarriarekin.
  • Sentsibilizaziorako deiak kolektibo zaurgarriarekin.

INGURUNE NATURALETIK MUGITUZ.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Bioaniztasunerako Fundazioarekin elkarlanean gauzatu den “Ingurune naturaletik Mugituz” proiektuaren helburua ingurune naturala mantentzeko ekimenak martxan jartzea da, ingurumen boluntarioaren irudiaren bidez, eta jarduera nagusiak heziketa eta ingurumen sentsibilizazioa izan dira.

 

Uso de cookies

Cruz Roja utiliza cookies para mejorar su navegación y ofrecer contenidos de interés. Al navegar entendemos que autoriza a Cruz Roja a almacenar y acceder a las cookies Pinche el siguiente enlace si desea información sobre el uso de cookies y como deshabilitarlas. Mas información.. ACEPTAR

Aviso de cookies