Gizarteratzea eta Gertutasuna


 

 

MUTURREKO ZAURGARRITASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONAK

2018an izaera berritzaileko proiektu bat nabarmendu behar da, bere “ateak” udazkenean zabaldu zituena. Lagun Guneak ekimena Bizkaiko Elikagaien Bankua, BBK Fundazioa, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko aliantzatik sortu da eta formula berritzaileen bidez baldintza duinak dituen elikadurara hurbildu eta Zerbitzu sozialekin koordinazioan lagun egite neurriak hartzea bilatzen du, pertsonen laneratzeari eta gizarteratzeari laguntzeko.

Bilboko udalerriko elikagai banaketa modelo berri honek auto-zerbitzu sistema baten bidez funtzionatzen du, garapen pertsonalerako neurriz ere osatuta dago, hauen artean, lagun egitea, prestakuntza eta orientazioa eskaintzen da behar duten parte hartzaileentzat.

  • Oinarrizko beharrei premiazko atentzioa.

– Umeen kit-ak entregatu.

– Familia eta etxe garbitasun kit-ak entregatu.

– Eskola material kit-ak entregatu: “Eskolara Buelta Solidarioa” Kanpaina.

– Gosari eta merienda kit-ak entregatu: “Gosariak eta Meriendak bihotzez” Kanpaina.

– Jostailu kit-ak entregatu.

– Hornikuntzarako laguntzak ordaintzea, gure energía pobreziarako arreta programaren barruan.

– Hozkailu solidarioa, hileroko elikagai banaketak.

  • Bazterketa egoeran dauden personei laguntza FEAD (2014-2020).

– Europako Autonomia erkidegoko gaineratiko elikagaien banaketa.

  • Lagun egite neurriak.

Familiak laguntza eskaera bat egiten datozenean ekintza anitzak eskaintzen dizkiegu beraien lan munduratzea eta autoestimua hobetzeko, beraien potentziala ikusi eta ahalduntzea bideratuz, gaur egun duten egoeratik

irtetzeko.

– Etxeko ekonomia tailerrak, osasun tailerrak, elikadura tailerrak.

– Gaztelania klaseak.

– Laneratze aurreko tailerrak.

– Lan munduratzerako planak.

– Etorkinei laguntza judizialean aholkularitza.

– Gaitasun sozialen tailerrak.

Etxebizitza gabeko pertsonei arreta.

– Neguko kit-en banaketa: hotza kentzeko arropa, lozakua, motxila, higiene kit-a…

– Larrialdi Sozial Unitateak – UES – Gaueko irteerak:

etxerik gabeko pertsonentzako arreta kalean, edari beroen banaketa, oinarrizko osasun arreta.

– Atseden gunea: atsedenerako areto bat prestatzen da, eguneko ordutegiarekin, etxerik gabeko pertsonentzat, hotzaldia aktibatzen denean.

– Neguko aterpetxea eta hotzaldietako aterpetxea: Altamirako neguko aterpetxea kudeatzen dugu, 71 plaza dituena, hotzaldirako aterpetxea Altamiran, 14 plaza dituena eta Kontxako hotzaldirako aterpetxea, 40 plaza dituena.

Haurtzaroa eta Familia.

– Munduari Jirabira: udan, udaleku gisa, hainbat nazionalitateko adingabeekin egiten diren kulturarteko tailerrak. Bertan kulturartekotasuna eta gizarteratzea lantzen dira.

– Alkarregaz: helburu nagusi Lehen Hezkuntzatik DBHrako etapa aldaketa erraztea da, lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleen harremanak bultzatuz.

– Euskara eta gaztelania klaseak hizkuntzan laguntza behar duten umeentzat.

– Ume jaioberrientzako produktuen mailegua: lehenengo haurtzaroan arreta eskaintzeko artikuluen mailegu zerbitzua: aulkiak, sehaskak, hamakak… horiek erosteko zailtasunak dituzten familientzat.

ETORKINEN ETA ERREFUXIATUEN PROGRAMA

2018ko ekainean, itsasartea gurutzatuz eta andaluziako kostetatik datozen pertsonen etorrera handitu delako, Gurutze Gorriak Giza Laguntza eta Etorkinen harrera Programa jarri du martxan Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Lan eta Segurtasun Sozialeko ministerioarekin batera.

Garatzen den jarduera aste guztian zehar egiten da Goizeko arreta espazioan Gurutze gorriko Eguneko Zentroan prestatutako aterpetxean, eta atentzio zuzen eta premiazkoa eskaintzen dio kolektiboari honen bidez:

– Harrera, orientazioa, aholkularitza eta beharretan laguntza.

– Familia eta kontaktu soziala berreskuratzeko sostengua.

– Lagun egiteak.

– Arrisku egoerak antzematea.

– Kasuak beste zerbitzu espezializatu batzuetara bideratzea.

Gainera premiazko izaerako lehen arreta honetaz gain, Bizkaiko Gurutze Gorriak duela 4 urte, arrisku egoeran, bakarrik edo adin gabeak beraien kargu dituzten emakumeen harrerarako 28 plaza ditu, hauek ere etorkinen giza laguntzarako Programakoak. Pisu bat eta 24 orduko arreta zentro bat ditugu. Helburua beraien arrisku egoera leuntzea da, ostatua ematea, mantenua eta oinarrizko beharrak ziurtatzea erraminta sozialak (hizkuntza ikastea, prestakuntza, orientazioa) errazten diren bitartean.

Proiektu honek, harrera zerbitzuak, orientazio sanitarioa, dokumentazioa lortzeko sostengua, atzerritartasunari eta asiloari buruzko aholkularitza judiziala, gaztelania ikasketak, tailerrak eta prestakuntza ekintzak eskaintzen ditu. Gainera programa honek Gizakien Trafikoaren biktima posibleen etengabeko behaketarako programa du, eta baita lagun egitea ere biktima posibleei lotutako prozesuetan.

– Harrera eta Integrazioa babes internazionala eskatzen duten pertsonentzat, jarrera integraleko atentzio programak, Bilbo, Bermeo eta Barakaldo udalerrietan kokatuta dauden 13 egoitza baliabide ditu, denak batera 70 plaza dituzte heltzen direnean kolektiboari harrera eskaintzeko (eskatzaileak pertsonak edo Piaren edo apatridaren onuradunak) .

Pertsonen autonomiarako lan egiten duten eta haien gizarteratzea errazten duten zeharkako zerbitzuak bi arreta fasetan daude banatuta: aldi baterako harrera fasea eta gizarteratze fasea, eta baita ibilbide guztian ondoan egotea,

hizkuntza ikastea, zerbitzu psikologikoa, zerbitzu juridikoa eta enplegurako orientazioa ere.

– Harrera Programa Eusko Jaurlaritzak finantziatua, Bizkaian arrisku egoeran dauden etorkinei bideratutako harrera eta arreta. Programa honek funtsezko beharrak bermatzen ditu bertan dauden etorkinentzat, eta erregulazio prosezu eta lan munduratzean laguntza eta sostengua ematen du. Santurtzin dagoen harrerako egoitza baliabide bat dauka, 6 plaza dituena, bertan jarraipenak egiten dira eta orientazioa eta aholkularitza errazten dute.

– Aholkularitza honen barruan, atzerriko gaiei buruzko aholkularitza oinarrizko pieza da eta Aholku Sarea programaren bidez ematen da, izen berdina duen

sare berdinaren baitan dagoen atzerriko gaiei buruzko aholkularitza programa da eta hau ere Eusko Jaurlaritzak finantziatuta dago.

– Goihabe Programa, Bizkaiko Foru Aldundiak finantziatua, Bizkaian dauden pertsona eskaitzaileei, babes internazionalaren onuradun direnei edo aterpea ukatu zaien arrisku egoeran dauden pertsonei zuzenduta dagoen sostengu eta arreta programa. Programa honek beste hiru eragilerekin batera koordinazioan lan egiten du eta sostengu garrantzitsua da arrisku handiko kasuetan, itinerarioak amaitzen eta autonomia lortzen laguntzen du.

– Elkarrekin bizitzen tailer kulturala, Bilboko udalak finantziatutako programa da eta topaketa guneak sortzean datza, hizkuntza ikastea eta gizartearekin eta kulturarekin harremantzea errazten dutenak bikote linguistiko eta irteera kulturalen bidez, boluntariotzaz asko baliatuz.

– Sendagaiak bermatzeko programa TIS-a ez duten eta arrisku egoeran dauden pertsonentzat, pertsona hauek Gurutze Gorrira doaz mediku profesional baten balorazioa eta gero.

ESKU HARTZEA ADINEKOEKIN EDO ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONEKIN

Adinekoekin eta aniztasun funtzionala duten pertsonekin esku hartzea, beraien eguneroko bizitzan sostengu izaten saiatzen da, pertsona horien autonomía pertsonala eta gizarteratzea hobetuz.

Honen harira, hauek dira Bizkaiko Gurutze Gorriaren helburu orokorrak adinekoekin eta aniztasun funtzionala duten pertsonekin esku hartzeari dagokionez:

– ONARPEN SOZIAL eta PARTE HARTZE sozial gehiago gizartean, honetarako garrantzitsua da kolektiboari buruzko ikuspuntu ezberdin bat ematea aurreiritziak eta ezarritako kontzeptuak aldatu eta ezabatzeko.

– OHIKO INGURUAN MANTENTZEA bultzatzea, familia, auzo, etb. Instituzionalizazioaren ordez, gure programak eta ekintzak erabiliz. Horregatik proiektuak beraien arrisku egoeragatik (bakardadea, familia sostengu falta, mugitzeko ezintasuna, arazo fisiko edo psikikoak) kanpoko laguntza behar duten pertsonei bideratuta daude, beraien zahartze prozesua landu nahi duten pertsonei adibidez, tailer eta kurtsoetan parte hartzearen bidez. 2018an garrantzi berezia duen gertakari bat eman da adineko pertsonen programan, PAUSOKA – ADINEKO PERTSONENTZAKO BALIABIDE ZENTROAK 25 urte bete ditu. Modu honetan, azaroaren 4an proiektu honen protagonistak izan diren pertsona boluntarioen eta bide osoan iniziatiba honetan lagundu duten erakundeen aintzatespenerako ekitaldia egin da: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta BBK fundazioa.

  • Zahartze aktiboarekin harremandutako proiektuak.

– Zahartze prozesuan dauden pertsonei arreta: ekintza soziokulturalak (irteerak, osasunarekin zerikusia duten hitzaldiak), aisialdi eta denbora librea (mendia, erlaxazioa, dantza) zabaltzea, eta baita adineko pertsonen eta aniztasun funtzionala duten pertsonen boluntariotza zabaltzea.

– Ingurunearekin zerikusia duten ekintzak: aisialdi ekologikoa edo sentsibilizazio ekintzak.

– Teknologia berriekin zerikusia duten ekintzak: Tablet eta smarthphone kurtsoak.

  • Dependentziaren prebentzioa eta sostenguarekin zerikusia duten proiektuak.

– Adineko Pertsonentzako sare sozialak: lagun egite puntualak eta ohiko lagun egiteak, bai etxeetan bai nagusi etxeetan, nagusi etxe zentroen dinamizazioa (Bizkaiko Gurutze Gorriaren Abesbatza).

– Funtzio kognitiboak hondatuta dituzten pertsonei arreta: estimulazio kognitiboa etxean eta taldean.

Oroimen tailerrak.

– Informazioa eta trebakuntza zaintzaile informalentzat: kurtsoak pertsona zaintzaileentzat eta weba www.guiaparamayores.org

– Irtenbide teknologikoak adineko pertsona eta aniztasun funtzionala duten pertsonentzako: telefono edo mobil bidezko etxeko arreta aurreratua, GPS lokalizatzailea desorientazioa duten pertsonentzat.

  • Garraio egokitua. Jadanik dauden sostengu baliabideak irisgarriagoak

egin nahi ditu eta, aukera bakarra garraio publikoaren erabilera izanik aurrera eramateko zailak diren ekintza eta egiteko asko gauzatu.

– Zerbitzu erregularrak: Eguneko zentroetara, egoitzetara eta beste erakunde batzuetara bidaiak.

– Zerbitzu puntualak: gestioetarako lagun egiteak, zerbitzu medikuetara, etab.

– Aisia eta denbora librea: Aisialdi eta denbora libreko ekintzak aniztasun funtzionala duten pertsonentzat.

  • Euskarri produktuak.

Gurpildun aulkiak, taka-takak, ohe artikulatuak, muletak, etb.

TOKIKO GERTUTASUNA

Tokiko gertutasunaren helburua, ingurunean zaurgarritasun egoera larrienean dauden pertsonei oinarrizko gizarte arreta, eta, gizarte arrisku eta bazterketa faktoreak prebenitzeko eta murrizteko beharrezkoak diren gizarte baliabideetara heltzeko eta horiek erabiltzeko beharrezkoa den informazioa ematea da. Metodologia horren bitartez, Gurutze Gorriak, pertsona zaurgarrienen gertuko jarraipena egin dezake, lagunduz eta, horrela, boluntario baten beharra izan dezaketen egoerak hautemanez.

  • Telefono bidezko akonpainamendua.

– Adinekoak: telefono bidezko asteroko laguntza jarraipen deiak, unean uneko laguntzak gogoraraztea, baliabideei buruzko informazioa, ingurumenarekiko

sentsibilizazioa, etab.

– Beste kolektibo batzuk: Asebetetze galdera-sorta, hitzorduen oroigarriak, etab.

  • Informazioa eta sentsibilizazioa.

– Hainbat gairi buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpainak: hotzaldiak, gripearen aurkako txerto kanpaina, beroaldiak eta iruzurren kontrakoak, etab.