Berdintasuna


 

Gurutze Gorriaren Presidente Nazionalak, 2018ko azaroaren 23ko 3/2018 Ebazpenaren zazpigarren puntuan hartutako akordioekin bat etorriz, Bizkaiko Gurutze Gorriak konpromisoa du toki, eskualde edo probintzia mailako hauteskunde prozesuan aurkezten diren hautagaitzetan emakumeen eta gizonen arteko presentzia orekatua sustatuko duten neurriak hartzearekin. Bizkaiko Gurutze Gorriak 429 emakumerentzat enplegua bultzatu zuen Bizkaian, orientazio, prestakuntza eta bitartekaritza ekintzetan parte hartu zuten pertsona guztien %61. Gizarte Zaurgarritasunari buruzko II. Txostena gauzatu izana Deustuko Unibertsitatearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Bertako datu garrantzitsuenak erakusten duenez, pobreziaren kontrako borrokaren erabiltzaileen %59 25-54 urte arteko emakumeak eta euren kargura adingabeak dituztenak dira.

Bizkaiko Gurutze Gorriaren 2015-2019 Berdintasun Planean aurreikusitako ekintzen jarraipena eta betetzea, berdintasun arloko prestakuntza ekintzak, besteak beste. Bizkaiko Gurutze Gorriak, berdintasun politikak diseinatzen, bultzatzen, aholkatzen, koordinatzen eta ebaluatzen dituen eta EAEko emakumeen eta gizonen benetako berdintasun efektiboa lortzeko xedez gizartea sentsibilizatzen duen eta Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa den Emakunderekin lankidetzan, gazteen eta nerabeen artean sexu indarkeriari buruzko informazio, prestakuntza eta prebentzio programak eskaintzen ditu Prestakuntza Institutuan.