Enplegua


 

ENPLEGU PLANA

Bizkaiko Gurutze Gorriaren Enplegu Planaren helburua, gizarte arazoak dituzten edo lan merkatutik urrun dauden pertsonek, lanpostua eskuratzeko eta horri eusteko aukera izatea da, baldintza berberekin, gizarteratzeko tresna gisa.

– Pertsonen inklusioa bultzatuko duen lan eta gizarte ingurunea sortzen laguntzea, lana aurkitzeko orduan aukera berdintasunak zaildu ditzaketen generoaren, jatorriaren edo adinaren araberako oztopoak murriztuz.

– Lan merkatutik urrunduta dauden pertsonen laneratzea sustatzea, beraien gaitasunak indartuz eta enplegagarritasuna handituz, erabateko gizarteratzea lortzeko.

  • Enplegua lortzeko neurri espezifikoak.

– Lan arloko informazio guneak: lan arloko orientazioa eta informazioa enplegu baliabideen inguruan.

– Zeharkako prestakuntza: enplegua bilatzeko oinarrizko teknikak, gaitasun sozialak eta lanerako gaitasunak, oinarrizko informatika eta Internet, eta abar.

– Enplegua bilatzeko guneak: ordenagailuak eta Interneterako sarbidea dituen ikasgela.

  • Laneratze ibilbide indibidualizatuak. Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat, gazteak, euren kargura pertsonak dituzten emakumeak, iraupen luzeko langabetuak, edo asilo edo/eta nazioarteko babes eskatzaileak.

– Laneratzeko orientazioa eta laguntasuna: motibazioa eta aktibazioa, orientazio profesionala eta aholkularitza eta laguntasuna.

– Prestakuntza: jarduera horietan enplegagarritasuna hobetzen da, konpetentzia pertsonalak, zeharkakoak eta tekniko profesionalak garatuz eta ikasiz.

– Bitartekaritza: lan merkatuan eta enplegu eskaintzetan prospekzio lana egitea, enpresei bitartekaritza sistema eskaintzen zaien bitartean, eskaintza eta eskaria bateratzeko helburuz.

Uso de cookies

Cruz Roja utiliza cookies para mejorar su navegación y ofrecer contenidos de interés. Al navegar entendemos que autoriza a Cruz Roja a almacenar y acceder a las cookies Pinche el siguiente enlace si desea información sobre el uso de cookies y como deshabilitarlas. Mas información.. ACEPTAR

Aviso de cookies