900 107 917 telefono zenbakia ‘Gurutze Gorriak entzuten zaitu’, COVID-19aren aurreko laguntza psikosoziala emateko

21 apirila, 2020

 

  • COVID-19aren aurreko Gurutze Gorriak ERANTZUTEN DU Planaren barruan dagoen ‘Gurutze Gorriak entzuten zaitu’ zerbituaren helburua, gizartean egoera ahulenean dauden pertsonei eta une honetan maite dituztenen gaixotasuna edo heriotza zuzenean jasaten ari direnei laguntza ematea da.
  • Deia anonimoa eta doakoa da.
  • Jendeari arreta emateko ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da.

Bilbon, 2020ko apirilaren 21ean. Agintari eskudunek COVID-19ren pandemia gainditzeko ezarritako arreta eta segurtasun neurriak eragin zuzena izaten ari dira herritar guztiengan eta, bereziki, pertsona ahulenengan eta gaixoengan eta haien senideengan.

Babes neurri horiek gizarte-isolamenduaren arriskua areagotzen dute, eta komunikaziorako oztopo garrantzitsu bihurtzen dira, eta komunikazioa funtsezko faktorea da pertsona hauskorrenen eta ahulenen ongizatea bermatzeko.

Bereziki mingarria da oso gaixo larrien senideen kasua, ezin baitute euren senideen zaintzan parte hartu, ezta gainerako senide eta lagunen beharrezko laguntza jaso ere. Bestalde, osasun arloko eta esku-hartze psikosozialeko profesionalek pertsona bakoitzari eman diezaioketen denbora oso mugatua da, bizi ditugun aparteko abaguneak direla eta, horrek aparteko laguntza-presioa eragiten baitiete. Oso zaila egiten da, halaber, une honetan leku pribatuagoa eta intimoagoa izatea, maite ditugunei eman gura diegun agurrean laguntzeko eta une hori errazteko, eta horrek, zalantzarik gabe, sufrimendua gehitzen die senideei eta eragin negatiboa du berehalako eta ondorengo dolu-prozesuan.

Gurutze Gorriak entzuten zaitu

Hori dela eta, nazio-mailan “Gurutze Gorriak entzuten zaitu” arreta-zerbitzua sortu da, arreta eta laguntza psikosoziala emateko, gaixo edo bakarrik daudelako, adinekoak direlako, aniztasun funtzionala dutelako edo etxebizitzarik ez dutelako, besteak beste, krisi honen eta bizi dugun konfinamendu-egoeraren eragin bikoitza jasaten ari diren pertsona guztiei. Oso modu berezian, zerbitzu hori, COVID-19ak eragindako gaixotasunaren ondorioz oso larri dauden edo hil egin diren pertsonen senideei eta lagunei dago zuzenduta. Gurutze Gorriko boluntarioei eta langileei ere eskaintzen zaie zerbitzua, aurrekaririk gabeko esku-hartze humanitarioa egiten ari baitira.

 “Gurutze Gorriak entzuten zaitu” ekimenaren helburua, beraz, gure gizartean egoera zaurgarrienean dauden pertsonei eta une honetan gaixotasuna edo pertsona maiteen galera euren larruan pairatzen ari diren guztiei laguntza eta babesa ematea da.

Zerbitzua telefono bakar baten bitartez dago zentralizatuta nazioko lurralde osorako, eta lehen mailan laguntza eta laguntza psikosozialean adituak diren Gurutze Gorriko 50 langile eta boluntario ari dira arreta ematen. Eta erakundeko psikologo klinikoen esku egongo den maila espezializatuago bat ere badago.

Telefonoa 900 107 917 da eta deia anonimoa eta doakoa da. Jendeari arreta emateko ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da.

Zerbitzu honetarako erabilitako protokoloak eta gainerako materiala Gurutze Gorriko ezagutza-arlo guztietako profesionalek prestatu dituzte.

Uso de cookies

Cruz Roja utiliza cookies para mejorar su navegación y ofrecer contenidos de interés. Al navegar entendemos que autoriza a Cruz Roja a almacenar y acceder a las cookies Pinche el siguiente enlace si desea información sobre el uso de cookies y como deshabilitarlas. Mas información.. ACEPTAR

Aviso de cookies