Azaroaren 25ean, ‘Emaiozu hitza errespetuari: indarkeria psikologikoa, egon, badago’

24 azaroa, 2021

  • Gazteen Gurutze Gorriak sentsibilizazioa bultzatu nahi du genero-indarkeriaren prebentzioan, bereziki gazteen artean.

2021eko azaroaren 24a. Gazteen Gurutze Gorriak ‘‘Emaiozu hitza errespetuari: indarkeria psikologikoa, egon, badago’ kanpaina jarri du abian, emakumeak errespetatu beharraren inguruan sentsibilizazioa bultzatzeko, bereziki gazteen artean, azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira.

Oraingo honetan, eta COVID-19ak eragindako osasun-egoeraren ondorioz, kanpainak online eta offline ekintzak uztartu ditu manipulazio eta indarkeria psikologikoarekin zerikusi zuzena duten konstruktuak lantzeko, eta pertsonei baliabide jakin batzuez jabetzen laguntzeko, indarkeria psikologikoa dakarten egoeren mendean daudelako kontzientzia har dezaten. Horretarako, “indarkeria psikologikoaren adierazgarri diren egoera batzuk azalduko ditugu, egoera horiek errazago bereizteko aukera izan dezaten, eta sare sozialetara ere joko dugu mezu horiek zabaltzeko, bertan indarkeria psikologiko hori naturalizatu egiten dela aintzat hartuta, guztiok elkarlanean arituz, egoera hori goitik behera alda dezagun”, nabarmendu du Paula Rivarés Gazteen Gurutze Gorriko zuzendariak.

Hala, Gurutze Gorriak “red flag” seinaleak jarriko dizkie emakumeen eskubideen urraketa dakarten eguneroko jokabideei, “egunen batean, bikotekidearekin eztabaida izan duzu, eta etxetik joan da. Zuk deitzen diozu baina zure mezuei ez die erantzuten, edo, erantzuten badu, zakarki egiten du”, edo “egun osoa daramazu etxean lanean, unibertsitaterako lan batean. Hilabeteak sartu behar izan dituzu lana amaitzeko. Zure bikotekideari horren berri ematean, zure gaitasuna gutxietsi du, edo ez dizu sinistu”.

Bestetik, autoestimua zaindu beharra ere landuko dugu, hori harreman osasungarri bat izatearekin eta bikotekidearen portaera desegokiak ez aguantatzearekin estu lotuta dagoela kontura gaitezen.

Emakumeen aurkako indarkeria

Berdintasun Ministerioaren ‘La situación de la violencia contra las mujeres en la adolescencia en España’, txostenaren arabera, 2003tik 2017ra bitarte Espainian eraildako emakumeen % 54 bikoteak edo bikotekide ohiak erail ditu; gazteen artean, arriskua areagotu egiten da indarkeria mota guztietan: bikotea izan dutenen % 2.5ek indarkeria fisikoa pairatu dute, eta % 3.7 sexu-indarkeria (% 1.1 helduen artean). Gainera, kontroleko indarkeria psikologikoan, gazteen artean datuak ia hiru aldiz handiagoak dira helduen artean baino: “emakume gazteen % 17.3k pairatu dute, eta % 11.6k indarkeria psikologiko emozionala pairatzen dute”, eta helduen artean, berriz, % 5ek, Rivarésen hitzetan.

Hala eta guztiz ere, 2013tik 2020ra bitarte genero-indarkeriak behera egin du nabarmen nerabeen arteko harremanetan, eta 2010az geroztik kontroleko indarkerian, agian, prebentzioa eta sentsibilizazioa indartu direlako alor horretan.