
Gazteriaren Gurutze Gorria (GGG) Gurutze Gorriaren gazteen saila da, 8 eta 30 urte arteko umeek eta gazteek osatua, umeei eta gazteei eta horien eragile sozializatzaileei (ikastetxea, familia, elkarte mugimenduak, komunikabideak, etab.) zuzendutako ekintza eraldatzailea gauzatzeko xedez, horien garapen integrala eta autonomia pertsonala indartuz eta euren gertueneko ingurunean jardunez.
Gazteriaren Gurutze Gorriko 119 boluntarioren lanari esker 21.026 esku hartze gauzatu ahal izan dira, 11.818 partaiderengana helduz, zenbait proiekturen bitartez.

ESKU-HARTZEA
Eskolako arrakastaren sustapena
Zailtasun sozialak dituzten umeen eskola arrakasta sustatu dugu, batzar hauetan: Bilbon, Enkarterrin, Gernikan, Nerbioi Haranean, Uribealdean eta Arratialdean. Bertan, 5.445 jarduera baino gehiago egin dituzte eta ia 80 pertsonak hartu dute parte.
Arrakastaren Sustapena Gazteekin
GGGtik hezkuntza integralaren aldeko apustua egiten dugu, baina ez umeen eta nerabeen artean bakarrik. Hori dela eta, 2018. urte honetan ASG-PEJ proiektua jarri dugu martxan, eskola orduetatik kanpoko klaseen bitartez, gazteei laguntza emateko derrigorrezkoa ez den hezkuntzan (unibertsitatea, batxilergoa, erdi mailako eta goi mailako graduak…). 83 partaide baino gehiago izan ditugu eta 10.330 esku-hartze baino gehiago gauzatu ditugu.
Cibercaixa – Umeak ospitalean
Entretenimendurako arnasaldia ospitalean dauden umeei, nerabeei eta gazteei zuzenduta. Basurtuko eta Gurutzetako ospitaletan dauden zibergelen dinamizazioaren bitartez, ospitalizazioaren eragina murrizten saiatzen gara txikienengan eta senideengan. Guztira, 2.288 pertsona baino gehiagok jaso dute arreta 2018an.

PRESTAKUNTZA
GGGk kalitatezko esku hartzeen aldeko apustua egiten du. Horregatik, garrantzia ematen dio egunero-egunero jarduerak programatzen, gauzatzen eta ebaluatzen dituzten boluntarioen prestakuntzari.
GGGren Denbora Libreko Eskolak gazteria sustatzea du helburu. Horretarako, ezagutzak eta gaitasunak garatzen dituzte, aisialdian modu aktiboan eta eraginkorrean esku har dezaten gizarte, hezkuntza eta animazio arloko proiektuetan, aldi berean esperientziak trukatzeko espazioa sortuz.
2017an, GGGren prestakuntza ibilbidearen 10 prestakuntza espezifiko gauzatu ziren. 127 boluntariok eman zuten izena.

PARTAIDETZA
PINEO – Aisia eta denbora librea
Ibilbide ludikoa eta hezitzailea eskaini diegu, Gazteen Gurutze Gorriaren bitartez, euren inguruan gizartea eraldatzeko interesa erakutsi duten 93 ume, nerabe eta gazte baino gehiagori.
Guztira, de 1.211 jarduera egin dira, beste behin ere antolatu diren hiriko udalekuak barne.
Boluntario gazteen partaidetza
Jardueren eta topaketen antolatzaile eta partaide izan gara, boluntario guztien inplikazioa dinamizatzeko eta sustatzeko asmoz. Izan ere, boluntarioek bakearen, berdintasunaren eta errespetuaren kultura jasotzen eta bultzatzen dute parte hartuta.
– Trebatuz topaketa.
– Tremantela topaketa.
– Rumantela topaketa.
– Actúa topaketa.
– Lidergo foroak.
– Udalekuak.
– Bizkaian antolatutako Estatu mailako PINEO topaketa.
– Aniztasuna Gure Aukera Onena kulturarteko tailerra eta festa.
– Munduko arrozak.
Jostailu Kanpaina
Bizkaiko Erakunde osoarekin zeharka, beste urte batez Jostailu berrien, ez belikoen, jostailu kooperatiboaren, jostailu iraunkorraren eta ez sexistaren Bilketa Kanpaina gauzatu zen.
Kanpainan bildutako jostailuak, euren seme-alabentzat opariak erosteko aukerarik ematen ez duen egoera ekonomikoan dauden familiatako 2.273 umeri eman zitzaizkien. Edizio honetarako ezarritako erronka solidarioa gainditu egin zen, 6.801 jostailura helduz. Kanpaina hori gauzatzea ezinezkoa litzateke Erakundeko boluntarioen partaidetzarik gabe. Eurak dira ekarpenak jasotzen dituztenak, jostailuak adinen arabera aukeratzen eta antolatzen dituztenak. Horrez gain, erakunde laguntzaileen eta Bizkaiko gizartearen laguntza ere eskertu behar da.

SENTSIBILIZAZIOA
2018an, informatzeko eta sentsibilizatzeko 142 jarduera eginda, 7.210 pertsona sentsibilizatu dira gai hauen inguruan:
– Hezkuntza giza eskubideen eta haurren eskubideen arloan.
– Kulturarteko hezkuntza. Aniztasuna dugu aukerarik onena.
– Jolas hezigarriak.
– Bide hezkuntza eta istripuen prebentzioa.
– HIESaren eta beste gaixotasun batzuen prebentzioa eta hezkuntza.
– Genero indarkeriaren aurreko sentsibilizazioa eta prebentzioa.
– Hezkuntza afektibo-sexuala.
– Drogen kontsumoaren prebentzioa.
– Komunitate prebentzioa.
