Gurutze Gorriak 5.515 jostailu berri banatu ditu 1.800 umeren artean Gabon hauetan

13 urtarrila, 2022

  • Edizio honetarako ezarri den 5.000 jostailu biltzeko erronka gainditu egin da.
  • “Beraien eskubideak jokoan” kanpainan bildutako jostailuak gizarte zailtasun egoeran dauden familietako umeen artean banatu dira.
  • Kanpaina hori ez litzateke posible izango erakundeko 360 boluntarioren partaidetza barik, eurak izan direlako emandako jostailuak bildu, aukeratu eta adinen arabera antolatu dituztenak. Horrez gain, ezinbestekoa izan da erakunde laguntzaileen eta Bizkaiko gizartearen laguntza.

 Bilbon, 2022ko urtarrilaren 13an-. Gurutze Gorriak 5.515 jostailu berri banatu ditu Gabon hauetan Bizkaian egoera zaurgarrian dauden 1.800 umeren artean. “Beraien Eskubideak Jokoan” kanpainan bildu diren jostailuak gizarte zailtasun egoeran dauden familietako umeen artean banatu dira.

Ekimenaren helburua 0 eta 17 urte bitarteko ume eta nerabeentzako jostailuak biltzea zen, egoera zaurgarrienean dauden umeen jolaserako eskubidea bermatzeko. Jostailuek, ume eta gazteentzako aisialdi-iturri izateaz gain, komunikazio-trebetasunak edo harremanak hobetzen laguntzen dute. Hor dago ume bakoitzak jostailuak edo/eta jolasak izatearen, eta familiak eta inguruneak produktu horiek pertsona, adin eta gaitasun bakoitzera egokituta egon behar dutela ulertzearen garrantzia.

Bizkaiko Gurutze Gorriko 360 boluntariok establezimenduetako bezeroen dohaintzak jaso zituzten eta jostailuak adinaren arabera hautatu eta antolatu zituzten. Horri esker, erronka gainditu da, aurreko edizioan gertatu zen bezala.

Ekimen hori posible izan da, halaber, bilketa-gune batera dohaintza egitera hurbildu diren pertsona partikularrei, jostailuak jasotzeko gune gisa funtzionatu duten erakundeen lankidetzari eta parte-hartzeari, euren bulegoetan langileen artean jostailuak bildu dituztenei edo jostailuak eman dituztenei, eta online dohaintzei esker. Erakunde laguntzaileak hauek izan dira Bizkaian: Bilboko Udala, Athletic Club, Bilbao Basket, Bidaideak, Iberdrola, El Corte Inglés, Eroski, Amazon, Randstad Fundazioa, Banco Santander, Mutualia, EDP, Juguettos, Decathlon, Carrefour, Enekuri Motor, Elkar, Erriberako Merkatua, Actívate FM, Haurtxo Polita Etxebarri haurreskola, Gaursa, Kids&Us Mungia, Lointek Gernika, Axa, Befesa, Nortegas, Fortaleza kafea, Luma Liburu-denda, Udane jostailuak eta mozorroak, Kuku-Enea, Sener, Maier, Basque Country Bikers, Basauri BSK, Ariz kirol-elkartea, Algara, Din Jostailu-denda, Marigorringo, Txanogorritxu, Koloreak eta Pinocho dendak eta Bihotz haurreskola.

12.000 jostailu baino gehiago Euskadi osoan                 

EAE osoan, Gurutze Gorriak 12.086 jostailu berri banatu dizkie egoera zaurgarrian dauden 4.177 umeri. Araban 1.000 jostailu izan dira 520 umerentzat, Gipuzkoan 5.571 jostailu 1.857 haurrentzat eta Bizkaian 5.515 jostailu 1.800entzat .

“Eskerrak eman gura dizkiegu aurten ere ekimen solidario honetan parte hartu duten pertsona eta erakunde guztiei, egoera zaurgarrian dauden umeei euren garapena eta gizartean integratzea hobetzen laguntzeko, askotan enpatia eta jolasaren eta jostailuen bidez funtsezko beste ikaskuntza batzuk sustatuz”, adierazi du Eneko Kanpandegi Euskadiko Gazteen Gurutze Gorriaren zuzendariak.