Eskola-esparruko lehen sorospenen ikaskuntza sustatzen du Gurutze Gorriak

10 iraila, 2021

  • Irailaren 11, Lehen Sorospenen Mundu Eguna: ‘Izan zaitez lehen sorospenen heroia eskolan eta zure erkidegoan’
  • 30.000 lagunek alta hartu dute jada ‘Ariadna’ programan kolaboratzaile gisa desfibriladoreak geolokalizatzeko

Bilbo, 2021eko irailaren 8a. Larunbat honetan ospatuko da Lehen Sorospenen Mundu Eguna. Oraingoan, familiak eta hezkuntza-erakundeak eskola-esparruan lehen sorospenak nola egiten diren ikasteak duen garrantziaz jabetu daitezen ahaleginduko da Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren nazioarteko mugimendua. ‘Izan zaitez lehen sorospenen heroia eskolan eta zure erkidegoan’ lelopean, haurrak izango dira aurtengo gaiaren ardatz, Gurutze Gorriak, inoiz baino gehiago, mundu guztiari edonork biziak salba ditzakeela gogorarazten dion aurtengo edizio honetan; “edozein adin duela ere, edozein pertsonak bihur dezake bere ingurunea ingurune segurua, eta biziak salbatzen dituen ekintzetan parte har dezake halaber’, adierazi du Hezkuntzako zuzendari Pablo Navajok.

Ildo horretan, eskoletako lehen sorospenei buruzko hezkuntza irakasle eta ikasleentzat irisgarria, eta ikasleen adinera egokitutakoa izan dadila erreibindikatzen du Gurutze Gorriak, “jolasetik abiatuta irakatsiz txikienentzat, eta alderdi teorikoenak irakatsiz, aldiz, handienentzat”.

Egiaztatuta dago lehen sorospenak ikastea oso atsegingarria dela haurrentzat, “teknika horien bidez pertsona arteko abileziak ere ikasten dituzte, hala nola konfiantza, larrialdietan lasai egotea, adeitasuna edo laguntzeko borondatea, eta horrek ere segurtasuna eta prebentzioa ematen dio norberari eta besteei ere”.

Inor ez da larrialdiekiko immunea eta, hori horrela, nahitaezko prestakuntzak zera bermatuko luke, gizarte guztietan pertsona guztiek biziak salba ditzaketela.

Osasunaren Mundu Erakundeak adierazten duenez, lesioak haurren heriotza-tasaren kasuen proportzio handi bat dira, batez ere haur handientzat, eta 950.000 heriotza eragiten dituzte urtero, eta 10 milioik baino gehiagok heriotza eragiten ez duten lesioak izaten dituzte. Kasuen % 90 inguru istripuek eragindako heriotzak dira: trafikoak, itotzeak edo erredurak. Etxean eta etxe inguruan dauden substantziak dira inplikatuenak haurren intoxikazioan: 45.000 mila haur eta nerabe baino gehiago intoxikazioen eraginez hiltzen dira urtero.

Horregatik guztiagatik, lehen sorospenei buruzko prestakuntza batek modu egokian inplementatzen ditu haurren eguneroko ingurunean oinarritutako prebentzioaren eta oinarrizko arriskuen detekzioaren kontzeptuak. Haurren lesioen prebentzio arrakastatsu baterako, OMEk prebentzioan, larrialdien arretan eta segurtasunaren kulturaren sustapenean oinarritutako hezkuntza gomendatzen du.

Lehen Sorospenen Mundu Eguna lehen sorospenak sustatzeko aukera da. Gurutze Gorriak eta Ilargi Gorriak, baita beste zenbait erakundek ere, lehen sorospenen gai honetan duten zeregin garrantzitsua ere aitortzen du, herrialdeek larrialdi-egoeretan erantzuteko duten gaitasuna sustatzeko modu gisa.

Munduko liderra dugu Gurutze Gorria lehen sorospenetarako gaikuntzaren eta sorospenen prestazioaren arloan, eta 16 milioi pertsonari ematen die prestakuntza mundu osoan arlo horretan. Espainiako Gurutze Gorriak partikularren zein kolektibo espezifikoen premietara egokitzen diren ikastaroen eskaintza zabala du. Iaz soilik, lehen sorospenen 4.000 ikastaro eman zituen Gurutze Gorriak, eta 80.000 pertsonari eman zien prestakuntza guztira.

Ariadna aplikazioa

Ariadna App-a sortu izana da Gurutze Gorriak lehen sorospenen alde egiten duen apustuaren erakusgarrietako bat. 2018ko uztailean martxan jarri zenetik, Kardiologiako Espainiako Elkartearekin eta Bihotzaren Espainiako Fundazioarekin batera, berriki lortu da 30.000 pertsonak alta hartu izana desfibriladoreak geolokalizatzeko kolaboratzaile gisa, eta horixe da, hain zuzen ere, gure herrialdean urtean gertatzen diren geldialdi kardiorrespiratorioen kopurua.

Espainian urtero gertatzen diren bat-bateko 30.000 geldialdi kardiakoen biziraupen-tasa txikia hobetzea da helburua, ez baitu % 11ko langa gainditzen ospitaletik kanpo. Hurbilen dagoen desfibriladorea luzamendurik gabe geolokazitatu ahal izateko kolaborazio-mapa bat bezala funtzionatzen du Ariadnak. Bigarren fase batean, App-ak alerta bat ere bidaliko die Gurutze Gorriko boluntarioei eta geldialdi kardiakotik hurbil dauden Bihotz-Biriketako Bizkortzean prestatutako beste pertsona batzuei.

Lehen sorospeneko aholkuak

Zer egin pertsona helduek eztarrian zerbait trabatuta badute?​

Buxadura partziala bada, eztul egitera animatu eztarrian zerbait geldiarazita duen pertsona, eta batez ere ez diozu bizkarrean kolperik eman behar.​

Buxadura erabatekoa bada –eta eztarrian zerbait trabatuta duen horrek eztulik ezin duelako egin, ezin duelako hitz egin eta larruazala kolore urdinxkakoa jartzen zaiolako atzemango duzu hori– honako hau egin behar duzu:​

  1. Eztarrian zerbait trabatuta duen pertsona hori aurrerantz inklinatu eta bizkarrean 5 kolpe eman (maila intereskapularrean), objektua botatzen ote duen ikusiz.​
  2. Egin 5 konpresio abdominal (Heimlich-en maniobra), jarri zure eskuetako baten ukabila zilborraren eta toraxaren artean, eta beste eskuaren laguntzaz, sendo presionatu barrurantz eta gorantz.​
  3. Txandakatu 1. eta 2. pausuak objektua botatzen duen arte.​
  4. Ez bada objektua botatzea lortzen eta pertsona konorterik gabe lurrera erortzen bada, deitu 112 zenbakira, eta hasi ondoren BBB Bihotz-Biriketako Bizkortzea egiten.​

Nola egin aurre zauri baten hemorragiari?​

Etzanda jarri istripua izan duen pertsona burua oinak baino beherago dituela, hark dituen zauriek hori egitea ahalbidetzen badiote.​

Aplikatu zuzeneko konpresioa odola darion puntuaren gainean, apositu albait garbiena erabilita (gasak, zapia…) 10 minutuz.​

Zauria handia bada eta hemorragiak irauten badu, bilatu laguntza medikoa eta, beharrezkoa bada, deitu 112 zenbakira.

Eta erredura batekin zer egingo dugu?​

  1. Hoztu erreduraren gunea iturriko ur hotzaren zorrotada batekin (ez jarri izotzik), mina gutxitzen den arte edo 15-20 minutuz.​
  2. Hozten ari zaren bitartean, kendu erredurak hartutako jantziak, baita gorputza estutu dezaketen eta beroa eutsi dezaketen objektu guztiak ere (eraztunak, eskumuturretakoak, erlojuak…) larruazalera itsatsita ez badaude eta maniobra konplexurik behar ez badute.​
  3. Aplikatu bustitako aposituak (gasak edo zapi garbiak) erredura hoztu ondoren.​
  4. Aholkatu pertsonari medikura joan dadila, erretako gunea betiere babestuta dagoela.​
  5. Kontrolatu bere kontzientzia-egoera eta jardun dagokion moduan.​
  6. Arnas-geldialdian sartzen bada, deitu 112 zenbakira eta hasi Bihotz-Biriketako Bizkortzea egiten.

IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEAK

Informazio gehiago Ariadnari buruz:

Ariadna webgunea:

http://ariadna.secardiologia.es/

ARIADNA APP-aren bideo tutoriala:

https://www.youtube.com/watch?v=e5uAaB8WY7g

 Ikasi lehen sorospenak Gurutze Gorriarekin:

Lehen Sorospenak – Gurutze Gorria

Ikasi lehen sorospenak gure mimoarekin

Mimo batek zuri istripuetan, intoxikazioetan, lurrikaretan, eta abar, kontuan izan beharreko prebentzio-jarraibideak eskaintzea nahi duzu?

https://www.youtube.com/playlist?list=PLo1u8jgUrGiYg-hIZo8hz7AP9PSBdoZcv

Uso de cookies

Cruz Roja utiliza cookies para mejorar su navegación y ofrecer contenidos de interés. Al navegar entendemos que autoriza a Cruz Roja a almacenar y acceder a las cookies Pinche el siguiente enlace si desea información sobre el uso de cookies y como deshabilitarlas. Mas información.. ACEPTAR

Aviso de cookies