Bizkaiko Gurutze Gorriak 232 mila kilo elikagai baino gehiago banatuko ditu FEAD 2022 programan zehar

25 maiatza, 2022

  • Bizkaian zaurgarritasun-egoeran dauden 10.709 pertsonak jaso ahal izango dituzte elikagaiak

2022ko maiatzaren 25ean. Bizkaiko Gurutze Gorria egoera ahulenean dauden pertsonei Elikadura Laguntzako FEAD 2022 Programako elikagaiak banatzen hasi da. 232 mila kilo elikagai baino gehiago, 232.681,400 kg hain zuzen ere, Bizkaian zaurgarritasun-egoeran dauden 3.941 familiatara iritsiko dira, hau da, 10.709 onuradun izango dira guztira. Gurutze Gorria programaren banaketaren % 50az arduratzen da, eta beste erdia Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) banatzen du. Programa hori, Kohesioa eta Europako Lurraldeak Suspertzeko Laguntza Funtsak (REACT-EB) finantzatzen du % 100ean, Egoera ahulenean dauden pertsonentzako Europako Laguntza Funtsari (FEAD) ematen zaion laguntza handitzeko, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik COVID-19aren krisiaren eragina jasan dutenen egoerari aurre egiteko.

FEAD programak pobrezia-mota larrienak arintzen laguntzen du, egoera ahulenean daudenei laguntza ez-finantzarioa emanez, elikagaiak banatuz, eta gizarteratze-jarduerak eginez.

Elikagaiak emateaz gain, gertuko gizarte-baliabideei buruzko informazioa eskainiko da oinarrizko laguntasun neurri gisa, Eskubide Sozialen eta Agenda 2030 Ministerioak egindakoa.

Elikadura, pertsona guztien oinarrizko eskubidea, elikadura duin eta egoki gisa ulertu behar da, eta, horregatik, programa honen onuradunei ematen zaien elikagai-saskiak funtsezko produktuak, erraz garraiatu eta biltegiratzen direnak, eta zaurgarritasun-egoeran dauden familiei egunerokoan asko laguntzen dietenak ditu. Horrela, lehen fase honetako produktuak hauek dira: esnea, oliba-olioa, arroz zuria, babarrun egosiak, atun-kontserbak, makarroiak, frijitutako tomatea kontserban, gailetak, barazki-mazedonia kontserban, fruta kontserban, kakao disolbagarria eta umeentzako arroz-potoak oilaskoarekin eta frutarekin, ume txikiak ardurapean dituzten familientzat.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren (FEGA) bitartez, oinarrizko irizpide hauek jarraitzen dituzten elikagaiak hautatzen ditu: kalitatea eta barietatea, manipulazio eta kontserbazio erraza, bizitza luze erabilgarria eta elikagaiaren azken erabilerarako formatu egokia.

Estatuko Datuak

Estatuan, Gurutze Gorriak 76 milioi kilo elikagai baino gehiago banatuko ditu FEAD 2022 programan zehar. Horrek esan nahi du zaurgarritasun-egoeran dauden 658.000 pertsonak baino gehiagok baliatu ahal izango dutela tokiko 365 batzarretan eta banaketako 2.292 erakunde elkartutan egiten den elikagaien banaketa hori. 2022 Programa bi fasetan gauzatuko da, eta aurreikuspenen arabera, 1.322 milioi onuradun baino gehiagori emango zaie laguntza, eta 76,3 milioi kilo elikagai inguru banatuko dira.

IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEAK: https://bit.ly/3LrdQ9u

 Gurutze Gorriari buruz

Gurutze Gorria munduko mugimendu humanitario, hiritar eta independente handiena da, 157 urte daramatza erakunde publikoekin eta pribatuekin elkarlanean, gizatasuna eta duintasuna pertsona guztiengana, edonora eta abagune guztietan hel dadin.

Espainian, Gurutze Gorriak 250.000 boluntario baino gehiago eta 1.250 arreta-puntu baino gehiago ditu, eta, horiei esker, ia 5 milioi pertsona baino gehiagori ematen zaie arreta urtero. Horretarako, gizartearen sektore guztietako 1,4 milioi bazkide, enpresa eta aliatu baino gehiagoren babesa du.

Espainiako Gurutze Gorria 192 herrialdetan dagoen Gurutze Gorriaren eta Ilargi-erdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduaren parte da. Bere oinarrizko zazpi printzipioen arabera jarduten du beti: Gizatasuna, Inpartzialtasuna, Neutraltasuna, Independentzia, Borondatezko Izaera, Batasuna eta Unibertsaltasuna.