Presidentearen mezua

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Javier Zárraga Castro

Bizkaiko Gurutze Gorriaren presidentea

 

Lagun agurgarria, Lerro hauek aprobetxatu nahi ditut, zu agurtzeko eta gugana etorri izana eskertzeko. Jakinarazi nahi dizut Bizkaiko Gurutze Gorria, bere lemari fidel, zugandik hurbil egongo dela, eta, bereziki, “Pertsonengandik gero eta hurbilago”. Konpromiso hori betetzeko, Instituzio honetako kide guztiek, eta batez ere boluntarioek, egoerarik txarrenean dauden pertsonekin eta gure presentzia eskatzen duten guztiekin lan egingo dute. Horrela, genero indarkeriaren biktima diren emakumeengandik, bazterketa arriskuan dauden umeengandik, etorkinengandik, nagusienengandik, zirkulazio-istripua izan dutenengandik, itsasoan edo hondartzan gorabeheraren bat dutenengandik, edo mendian galtzen direnarengandik hurbilago egongo gara.

Talde honek egunean 24 orduz eta urtean hirurehun eta hirurogeita bost egunez erakutsiko du zeintzuk diren gure balioak: gizatasuna, inpartzialtasuna, neutraltasuna, independentzia, boluntariotza, batasuna eta unibertsaltasuna; izan ere, pieza horiek guztiak funtsezkoak dira gizarte justu eta orekatuagoa eraikitzeko.

 

Comments are closed.