Oferta cerrada – 2021ko udaldirako eskualdeko koordinatzailea, Bizkaiko hondartzetako Istripuen Prebentzioa, Salbamendu eta Sorospen Asistentzia Zerbitzu programaren barruan

29 martxoa, 2021

Barne eta kanpo deialdia

2021ko udaldirako eskualdeko koordinatzailea, Bizkaiko hondartzetako Istripuen Prebentzioa, Salbamendu eta Sorospen Asistentzia Zerbitzu programaren barruan

 

Lanpostua:

  • Eskualdeko koordinatzailea

Eskainitako lanpostu kopurua:

  • 9 (lanaldi osokoak)

Profila:

  • Lehen laguntzak eta Uretako soroslea edo Espazio Naturaletako Profesionaltasun Ziurtagiria
  • Dagozkion hondartzen eta jardueren ezagutza orokorra izatea
  • Aurreko denboraldietan Bizkaiko hondartzetan lan egin izana
  • UNE-EN-ISO 9001 arauaren oinarriak eta, bereziki, erabiltzaileen gogobetetasunaren berri jasotzeko teknikak ezagutzea
  • UNE-EN-ISO 9001 arauaren oinarriak eta, bereziki, hondakinen kudeaketako eta ingurumen alderdien identifikazio eta ebaluaziorako erak ezagutzea
  • Hondartzetako neurketak eta datuen analisia egiteko ezagutzak
  • Gidabaimena
  • Itsasontziko patroi baimena
  • DESA edo DEA titulua
  • Hizkuntzak: euskara

Kontuan hartuko diren merezimenduak:

  • Beste hizkuntza batzuk: ingelesa, frantsesa…
  • Esperientzia edo/eta boluntariotza Gurutze Gorrian, Sorospen eta Larrialdien arloan edo/eta Itsas Salbamenduaren arloan

Trebetasun pertsonalak:

  • Taldean lan egiteko eta taldeak kudeatzeko trebetasuna
  • Gizarte-trebetasunak
  • Pertsona dinamikoa eta irekia izatea

Funtzioak:

  • Dagokion eskualdeko hondartzetako lan errutinen plangintza egingo du
  • Bere ardurapean diharduten sorosleek dagozkien funtzioak behar bezala betetzen dituztela begiratuko du
  • Esleitutako baliabide material guztien mantentze eta erabilera egokia dela gainbegiratuko du
  • Hondartzan erabilgarri dauden baliabide mugikorren erabilera gainbegiratuko du, aldian-aldian
  • Gorabeheraren bat antzemanez gero, Koordinatzaile Orokorrari jakinaraziko dio
  • Hondartzetako Soroslearen Gidaliburuan agertzen diren beste funtzio batzuk

Hautaketa-prozesuaren faseak:

  • 20201ko apirilaren 12tik 22ra, izena ematea eta ezinbesteko dokumentazioa aurkeztea (NANaren fotokopia, gizarte-segurantzako norberaren zenbakiaren fotokopia, bankuko kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria, karnet tamainako argazkia, Curriculum Vitaea eta lanposturako eskatutako tituluen jatorrizko agiria eta fotokopia baita sexu delituen ziurtagiria) www.cruzrojabizkaia.org, web-orriaren bitartez (https://forms.office.com/r/KDgkCS4Z0N).
  • Froga teorikoa (azterketa) eta elkarrizketa pertsonala, 2021ko apirilaren 26an.
  • Nahitaezko prestakuntzaren datak definitu gabe.
  • Nahitaezko osasun azterketa eta lan arriskuen prestakuntza (ordutegia, zehazteko)

Kontratuaren ezaugarriak:

  • Aldi baterakoa, lan edo zerbitzukoa (ekainaren 1etik irailaren 30era)

Datuen Babesari buruzko indarreko araudiaren arabera, bereziki, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren arabera (2016/679 EBko Araudia), jakinarazten dizugu zuk emandako Curriculum Vitae-n (CV) jasotako datu pertsonalak eta informazioa sartuko direla Espainiako Gurutze Gorriaren ardurapeko fitxategia, IFK: Q2866001G, gure Erakundeko lanpostuetarako hautagaiak hautatzeko eta kontratatzeko helburuarekin. Zure datuak hautagaien datu-basean gordeko ditugu gehienez urtebeteko epean, etorkizuneko aukerak kontuan har ditzagun. Adierazitako epea igarota, suntsitzeari ekingo diogu. Profil bat prestatuko dugu, emandako informazioan oinarrituta, eskaintzaren baldintzak betetzen dituzun edo beste lan eskaintza batzuetara egokitzen den egiaztatzeko. Profil horretan oinarrituta ez da erabaki automatizaturik hartuko, eta ez da espero zure datuak hirugarren batzuei transferitzea. Gure pribatutasunari eta datuak babesteko politikari buruzko informazio osagarria eta zehatza eskuratzeko, bisitatu gure orria. www.cruzroja.es webgunea. 2016/679 (EB) Erregelamenduaren III. Kapituluan jasotako sarbide, zuzenketa, ezeztapen, oposizio, muga eta eramangarritasun eskubideak balia ditzakezu Espainiako Gurutze Gorriaren helbidean (Datuak Babesteko Att / Delegatua), Avenida Reina Victoria 26. -28, 28003 Madril edo mezu elektroniko bat bidali du dpo@cruzroja.es helbidera.

GURUTZE GORRIAK EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO AUKERA BERDINTASUNA SUSTATZEN DU

Bilbo, 2021ko martxoaren 29an

Uso de cookies

Cruz Roja utiliza cookies para mejorar su navegación y ofrecer contenidos de interés. Al navegar entendemos que autoriza a Cruz Roja a almacenar y acceder a las cookies Pinche el siguiente enlace si desea información sobre el uso de cookies y como deshabilitarlas. Mas información.. ACEPTAR

Aviso de cookies