Oferta cerrada – 2019ko udaldirako eskualdeko koordinatzailea, Bizkaiko hondartzetako Istripuen Prebentzioa, Salbamendu eta Sorospen Asistentzia Zerbitzu programaren barruan

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

 

Barne eta kanpo deialdia

2019ko udaldirako eskualdeko koordinatzailea, Bizkaiko hondartzetako Istripuen Prebentzioa, Salbamendu eta Sorospen Asistentzia Zerbitzu programaren barruan

Lanpostua:

  • Eskualdeko koordinatzailea

Eskainitako lanpostu kopurua:

  • 9 (lanaldi osokoak)

Profila:

  • Lehen laguntzak eta Uretako soroslea edo Espazio Naturaletako Profesionaltasun Ziurtagiria
  • Dagozkion hondartzen eta jardueren ezagutza orokorra izatea
  • Aurreko denboraldietan Bizkaiko hondartzetan lan egin izana
  • UNE-EN-ISO 9001 arauaren oinarriak eta, bereziki, erabiltzaileen gogobetetasunaren berri jasotzeko teknikak ezagutzea
  • UNE-EN-ISO 9001 arauaren oinarriak eta, bereziki, hondakinen kudeaketako eta ingurumen alderdien identifikazio eta ebaluaziorako erak ezagutzea
  • Hondartzetako neurketak eta datuen analisia egiteko ezagutzak
  • Gidabaimena
  • Itsasontziko patroi baimena
  • DESA edo DEA titulua
  • Hizkuntzak: euskara

Kontuan hartuko diren merezimenduak:

  • Beste hizkuntza batzuk: ingelesa, frantsesa…
  • Esperientzia edo/eta boluntariotza Gurutze Gorrian, Sorospen eta Larrialdien arloan edo/eta Itsas Salbamenduaren arloan

Trebetasun pertsonalak:

  • Taldean lan egiteko eta taldeak kudeatzeko trebetasuna
  • Gizarte-trebetasunak
  • Pertsona dinamikoa eta irekia izatea

Funtzioak:

  • Dagokion eskualdeko hondartzetako lan errutinen plangintza egingo du
  • Bere ardurapean diharduten sorosleek dagozkien funtzioak behar bezala betetzen dituztela begiratuko du
  • Esleitutako baliabide material guztien mantentze eta erabilera egokia dela gainbegiratuko du
  • Hondartzan erabilgarri dauden baliabide mugikorren erabilera gainbegiratuko du, aldian-aldian
  • Gorabeheraren bat antzemanez gero, Koordinatzaile Orokorrari jakinaraziko dio
  • Hondartzetako Soroslearen Gidaliburuan agertzen diren beste funtzio batzuk

Hautaketa-prozesuaren faseak:

  • 2019ko apirilaren 8tik 16ra (2019ko apirilaren 8tik 23ra), 10:00etatik 13:00etara eta 16:00tatik 18:00tara, Jose María Olabarri kaleko 6. zenbakian, izen-ematea egitea eta ezinbesteko dokumentazioa aurkeztea (NANaren fotokopia, gizarte-segurantzako norberaren zenbakiaren fotokopia, bankuko kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria, karnet tamainako argazkia, Curriculum Vitaea eta lanposturako eskatutako tituluen jatorrizko agiria eta fotokopia baita sexu delituen ziurtagiria )
  • Proba teorikoa (azterketa) eta elkarrizketa pertsonala, 2019ko apirilaren 29an
  • Nahitaezko prestakuntza, hasierakoa, maiatzaren 4 eta 5ean
  • Nahitaezko prestakuntza, amaierakoa, maiatzaren 11 eta 12an eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztu beharreko beste egun batean
  • Nahitaezko osasun azterketa eta lan arriskuen prestakuntza (ordutegia, zehazteko)

Kontratuaren ezaugarriak:

  • Aldi baterakoa, lan edo zerbitzukoa (ekainaren 1etik irailaren 30era)

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betez, zure curriculuma igorrita onespena ematen duzu zure borondatez ematen dizkiguzun datu pertsonalak trata ditzagun. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, idatzi honako helbide honetara: Bizkaiko Gurutze Gorria, Jose María Olabarri kalea 2 – Solairuartea, 48001 Bilbo – Bizkaia.

GURUTZE GORRIAK EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO AUKERA BERDINTASUNA SUSTATZEN DU

Bilbo, 2019ko martxoak 6an

Bookmark the permalink.

Comments are closed.