Ingurumen Plana

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Bizkaiko Gurutze Gorrian, ingurumeneko proiektuak lantzen ditugu, gehienbat, biztanleak ingurumeneko arazoekin sentsibilizatzeko ekintzak, eta ingurunea zaintzeko eta hobetzeko esku-hartzeak.Jarduera horien helburuetako bat bultzada ematea da, adinekoek eta gazteek ingurumenari lotutako jardueretan gehiago parte har dezaten.

  • Bizkaian ibaitik mugitzen: proiektu honen bidez, modu bateratuan erabili nahi dira herritarrak mobilizatzeko estrategiak, eta boluntarioak biltzeko, prestatzeko eta kudeatzeko esperientzia instituzionala, Ibaiak Lehengoratzeko Plan Nazionalean jasota dauden ekintzak eta irizpideak gauzatu ahal izateko. Jarduera hauek egin dira:
    • Boluntarioei ingurumen arloko prestakuntza ematea.
    • Urak aztertzea.
    • Jarduera osagarriak: mendi-txangoak egiteko ibilaldiak, bisita gidatuak, ibaiertzetako hondakinak birziklatzeko jarduerak (hondakinak birziklatzea), basoberritzea, ibai aldea aisialdirako gune gisa erabiltzea (herri-bazkariak, aire zabaleko bilerak egitea…).
  • Ingurumen arloko sentsibilizazioa: helburua da biztanleek kontzientzia hartzea baliabide naturalak zaintzeko dagoen erantzukizun indibidual eta kolektiboari buruz, klima aldaketa geldiarazteko. Ildo horretan, hainbat jarduera egiten dira, era askotako kanpainetan parte hartuta: Uraren Mundu Egunean eta Birziklatzearen Mundu Egunean, besteak beste.
    • Ingurumeneko tailerrak adinekoentzat.
    • Ingurumeneko jardueren tailerrak haurrentzat.
    • Kaleko ekintzak: informazioa emateko karpak.
    • Erakusketak.
  • Adineko sustatzaileak” ingurumen arloko esku-hartzea: honen bidez, ingurumeneko gaiei buruzko prestakuntza eman nahi zaie adinekoen taldeei, haiek arduratu daitezen beste adineko batzuei ezagutza horiek emateaz. Horretarako, ikastetxeetara, etxeetara eta bestelakoetara jotzen da.

Comments are closed.