Gurutze Gorriko Gazteria

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Gazteen Gurutze Gorria (GGG), 8 eta 30 urte bitarteko ume eta gazteek osatzen duten Gurutze Gorriko gazteen saila da. Orokorrean, ume eta gazteei zuzenduta dago.

Gazteen Gurutze Gorriko helburuak, giza eskubideetan, haurren eskubideetan eta parte-hartzearen sustapenean oinarritzen dira ume eta gazteen bizi kalitatea hobetzeko.

PINEO Proiektua

PINEO proiektua aisialdi eta denbora librearen bitartez, 8 eta 17 urte bitarteko ume eta gazteei erakundearen baloreetan hezitzeko parte-hartze espazio bat da. GGGren programetako edukiak lantzen ditugu bertan: osasunaren heziketa eta sustapena, genero ikuspegia eta koheziketa, ingurumenaren zainketa eta heziketa, garapenerako heziketa, gizarte interbentzio eta barneratzea eta kooperazio internazionala.

Garatzen diren ekintzak jolasak, animazioa, kirol ekintzak, tailerrak, formakuntzak, irteerak … dira.

Eskola arrakasta

“Orain sekula baino gehiago” goiburuaren bitartez, programa hau lantzen dugu, eskolaratze-aldian adin txikikoen ahalmenak eta baldintzak hobetzeko.

Proiektu honen erabiltzaileak eskola mailan beharrizan espezifikoak azaltzen dituzte. Gizarte trebetasunetan eta trebetasun pertsonaletan heziketa du helburu. Gainera, bestelako neurriak eskaintzen ditugu adingabekoek eta beraien familiek oinarrizko beharrizanak bete ahal izateko (arropa, janaria…). 

Ospitaleratutako haurrentzako arreta

Ospitaletan dauden Cibercaixasen guneetan, lanean aritzen gara bertan dauden adingabekoak dinamizatzeko. Boluntarioak gelarik gela joaten dira, haurrak Ciber-gunean parte har dezaten bultzatzeko. 

Haurrek, bereziki, ospitaletako egonaldiak oso modu traumatikoetan bizi dituzte. Proiektu honen helburua, haur hauen eta beren senitartekoei gune bat eskaintzea da ,non beste pertsonekin erlazionatzeko aukera izan dezakete.

Bestaldetik, komunikazio  berrien laguntzaz, munduarekiko leihoa irekita mantendu nahi da.

Bizkaian GGG hurrengo ospitaletan dago:

  • Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea
  • Basurtoko Unibertsitate Ospitalea

 

Kanpainak

Gazteen Gurutze Gorritik, mundu mailan eta nazio arteko egunekin bat eginez sentsibilizazio eta prebentzio kanpainak egiten dira.Hona hemen horietako batzuk:

  • Genero Indarkeriaren aurkako nazio arteko eguna (A25)
  • HIESAREN aurkako nazioarteko eguna
  • Umeen eskubideen eguna

Comments are closed.