Bizkaiko Gurutze Gorrian, 2.427 pertsona dira boluntario aktibo

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

 

Abenduak 5: Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna

  • Euskadin, 4.5000 pertsonak egiten dituzte boluntario-lanak Gurutze Gorrian.
  •  Mila modu baino gehiago daude Gurutze Gorrian boluntariotza egiteko, eta bakoitzarentzat, badago bat ezin hobea.
  •  Boluntariotza handiagoa behar duten jarduerak adinekoei, haurrei eta gazteei arreta ematekoak dira, baita migratzaileei eta errefuxiatuei laguntzekoak ere-

 

Bilbo, 2018ko abenduaren 4a. Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bizkaiko Gurutze Gorriak erakundeko 2.427 boluntario aktiboen konpromisoa eskertu eta aitortu nahi du, solidarioki eta eskuzabal egiten baitute beren lana. EAEn, 4.500 pertsonak egiten dute boluntariotza, ohikoan, hiru euskal probintzietan (Bizkaian, 2.427; Gipuzkoan, 1614, eta Araban, 459). Boluntariotzaren profilari dagokionez, azpimarratu behar da EAEn genero-parekidetasuna dagoela: % 52.9 emakume, eta % 47.1 gizon. Batezbesteko adina 29 urte da, eta jarduera nagusia Gizarte Esku-hartze Sailari lotutakoa da; ondoren, Sorospena eta Larrialdiak eta Gurutze Gorria Gazteak.

Gizarte-berrikuntzarako apustua egiten du Gurutze Gorriak, eta #MilManerasdeVoluntariado (Boluntario izateko mila modu) kanpaina abiarazi du, erakundean boluntario jarduteko modu desberdinak ezagutarazteko, pertsonen gaitasun eta jakintzak kontuan hartuz, laguntza handiena behar dutenei laguntzea zenbat eta errazagoa izan dadin. Horretarako, Gurutze Gorriak errazago konektatzeko, antolatzeko eta laguntzeko modua ematen duten tresna eta plataforma digitalak erabiltzen ditu.

Manuk hizkuntza irakasten die errefuxiatuei, Maríak eskolako lanak egiten laguntzen die zailtasunak dituzten haurrei, Andrések mugikorreko aplikazioak probatzen ditu adinekoentzat edo desgaitasunak dituztenentzat, Lucíak genero-indarkeriari aurrea hartzeko proiektuak diseinatzen ditu, José Luquek alfabetatze digitaleko tailerrak ematen ditu, Natik gazteentzako aisia-jarduerak antolatzen ditu, Juliánek familiei laguntzen die pobrezia energetikoaren aurka borrokatzen, eta Yenisek giza eskubideak defendatzen ditu sare sozialetan Gurutze Gorriaren ekimenak zabalduz.

Horiek denak dira #MilManerasdeVoluntariado kanpainaren protagonista, eta beren lekukotzekin, erakusten dute Gurutze Gorrian laguntzea errazagoa, arinagoa eta malguagoa dela, denen eskura dago, eta hamaika modutara lagundu daiteke, hoberen egiten dakizuna eginez, baita etxetik ere.

 Modu asko daude Gurutze Gorrian boluntariotza egiteko, eta bakoitzarentzat, badago bat ezin hobea.

#MilManerasdeVoluntariado kanpainak webgune bat du, historiak ezagutu eta Gurutze Gorriko boluntariotzan izena emateko.www.milmanerasdevoluntariado.org

2018an, Estatu osoko 200.000 pertsonak baino gehiagok egiten dute boluntariotza Gurutze Gorrian, beren denbora eta ahalegina jarduera solidarioei emanez, gehien behar dutenei laguntzeko.

IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEAK

Gurutze Gorriaren #MilManerasdeVoluntariado kanpainaren webgunea: www.milmanerasdevoluntariado.org

Bookmark the permalink.

Comments are closed.