BIGARREN ‘BBK LAGUN GUNEA’, KALTEBERATASUN EGOERAN DAUDEN 1.555 PERTSONARI URTARRILETIK LAGUNTZA EMATEN DIEN ARRETA INTEGRALEKO ZENTROA, ZABALDU DA BILBON

Tuesday July 2nd, 2024

  • Bilboko Udalak bultzatu zentro hori Basurtun dago eta Bizkaiko Gurutze Gorriaren, Elikagaien Bankuaren eta BBKren partaidetza du, eta 2018tik Santutxun abian dagoenari gehitu zaio.
  • Lagun Gunea proiektuaren helburuak ondokoak dira: gizarte-kohesioa hobetzea, zerbitzuaren erabiltzaileak duintzea eta elikagaiak aprobetxatzea.
  • Elikagaiez gain, arreta integrala eskaintzen du, erantzun pertsonalizatuak emanda eta adituen laguntza eskainita, erabiltzaileen gizarteratzea hobetzeko xedez.

Gaur goizean elikagaien banatu eta arreta integrala eskaintzen duen ‘BBK Lagun Gunea’ deritzon zentro berria inauguratu da, Basurtu auzoan, Aita Donostia plazako 6. zenbakian.  Proiektuan parte hartzen duten erakundeen arduradun nagusiak izan dira zentroa bisitatu eta horren funtzionamendua ezagutu dutenakJuan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Juan Ibarretxe, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia; Gorka Martínez, BBK-ko zuzendari nagusia; Josu Perón, Bizkaiko Gurutze Gorriko presidentea; eta Luis Crovetto, Elikagaien Bankuko presidentea.

Azpiegitura berriak 2018tik hona Santutxu auzoan eskaintzen den zerbitzua osatzen du, eta, horrela, “Bilboko auzo gehienei estaldura emateko eta hiriko familia kalteberen ehuneko handiari arreta emateko aukera ematen digu”, nabarmendu dute proiektuari atxikitako erakundeek. Lagun Gunea deritzon proiektu honek hiru helburu nagusi ditu: gizarte-kohesioa hobetzea, zerbitzuaren erabiltzaileak duintzea eta elikagaiak aprobetxatzea.

Helburuok betetzeko, Bizkaiko hiriburuko bi Lagun Guneek elikagaiak banatzeko sistema “duinagoa eta pertsonalizatuagoa dute, eta, bertan, pertsonak eta familiak dira prozesuaren benetako aitzindariak, eta, gainera, gizarteratzen laguntzen du egitasmoak”.

1.608 FAMILIAK ARRETA JASOTA

Arretaz denaz bezainbatean, aurtengo urtarriletik aurrera, Basurtuko guneak gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden 788 familiaren oinarrizko premiei erantzuten die, hau da, 1.555 pertsonari (446 umeri, horien artean). Santutxuko zentroari doakionez, gaur egun, Lagun Guneak 820 familia-unitateri (1.685 pertsonari) laguntzen die.

Ekimen berria erakunde publikoen eta gizarte-erakundeen arteko koordinazioa eta ahaleginaren erakusgarria da. Hala, Bilboko Udalak, BBKren, Bizkaiko Gurutze Gorriaren eta Bizkaiko Elikagaien Bankuaren partaidetza lagun, eta Victor Tapia Fundazioarekin lankidetzan, kalteberatasun-egoeran dauden familiak baloratu ditu arreta-plan pertsonalizatua gertatzeko. Familiako kideen eta premiak baloratzeko beste irizpide tekniko batzuen arabera, familia-unitate bakoitzari puntu-kopuru jakin bat ematen zaio, hilean behin gehien behar dituen produktuez truka ditzan, supermerkatuko eredu baten bidez, erabiltzaileen duintasuna gauza guztien gainetik jartzea ahalbidetzen duena.

Gainera, Basurtuko zentroak, Santutxukoak bezala, familia horiei laguntzeko hainbat neurri eskaintzen ditu. Enplegagarritasuna hobetzeko neurriak hartzeaz gain, etxeko ekonomiako tailerrak eskaintzen dira, euskara eta gaztelaniako ikastaroak, kultura arteko programak, haurren beharrei erantzuten zaie eta ordainketa farmazeutikoa bultzatzen da. Azken batean, arreta osoa ematen zaie kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei.

ERABILTZAILEEN EZAUGARRIAK ETA ZENTROEN SAREA BIZKAIAN

Erabiltzailearen ohiko ezaugarriak ondokoak dira: diru-sarrerarik ez izateagatik edo diru-sarrera nahikorik ez izateagatik, oinarrizko premiei erantzuteko zailtasunak dituzten familiak; langabezia-sorospena kobratzen duten eta aldi baterako lan-erregulazioko egoeran dauden pertsonak; kotizazio gabeko pentsioak edo pentsio txikiak dituzten adinekoak; eta egoera administratiboa dela eta, lan duinik izan ez edo prestaziorik jaso ezin duten pertsonak.

Proiektua sustatzen duten erakundeak Bizkaian elikadura-laguntza duina, eraginkorra eta integrala ematen duen zentroen sarea sortzearen aldekoak dira, eragileen arteko lana bateratuz eta koordinatuz. Gainera, familiak edo pertsonak sistemara bideratzen dituzten erakundeek balorazio-irizpide berberak erabiliko dituzte. Erakunde publikoak eta gizarte-erakundeak batzen diren sareko lan horri enpresa-munduko gizarte-erantzukizun korporatiboaren ekimena batu nahi zaio.

 


Albiste Berriak (Artxiboa 2013-2023) Gurutze Gorria prentsan

Azken albisteak

Gurutze Gorriak “Contrata Sin” kanpaina jarri du abian, zailtasun handienak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko

Euskadin 105 enpresa laguntzaileren laguntza izango du: enpresa horiek sentsibilizatuko dute enpresa-sarea, hornitzaileekin eta bazkideekin dituzten harremanen bidez, bai eta herritarrak oro har ere

IRAKURRI GEHIAGO
Irailak 14: Lehen Sorospenen Munduko Eguna

Bizkaiko Gurutze Gorriak doan eta bideo formatuan erakusten du zer egin larrialdi-egoera baten aurrean

IRAKURRI GEHIAGO
EUSKADIKO GURUTZE GORRIAK ERREPIDEKO ISTRIPU BAT SAIHESTEKO MARTXAN JAR DAITEZKEEN NEURRIAK GOGORARAZI DITU

“Errepidean, maite ezazu zeure burua” lelopean, hamar ezbeharretatik zortzi saihestu daitezkeela ohartarazi du erakunde humanitarioak

IRAKURRI GEHIAGO
Cruz Roja Española utiliza cookies propias y de terceros para facilitar al usuario la navegación en su página Web y el acceso a los distintos contenidos alojados en la misma. Asimismo, se utilizan cookies analíticas de terceros para medir la interacción de los usuarios con el sitio Web. Puedes consultar la política de cookies aquí   
Privacidad