8.600 ZUHAITZ BAINO GEHIAGO LANDATUZ ETA 100 BOLUNTARIOREN PARTE HARTZEAREKIN BIRLANDATUKO DA ZALLAN SU HARTUTAKO BASOA

Monday February 26th, 2024

  • +CO(mpensa)² proiektuaren bidez, Gurutze Gorriak, Zallako Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, erakunde humanitarioaren jarduerak sortutako berotegi-efektuko gasen isuriak konpentsatzeko jarri du abian ekimena
  • Kaltetutako eremuko 10 hektarea, espezie hostotsu autoktonoekin birpopulatuko dira, arteak, haritzak, astigarrak, urkiak, gaztainondoak edo lizarrak besteak beste
  • Gurutze Gorriko 100 boluntariok hartuko dute parte basoberritze-lanetan, basoak kontserbatzearen garrantziaz kontzientziatzeko

Zallan, 2024ko otsailaren 26an. 2022ko urriaren 23an Balmasedako eta Zallako basoak kaltetu zituen sutea piztu zen. Gurutze Gorriaren +CO(mpensa)² proiektutik eta Zallako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzatik etorritako 47.754 euroko inbertsioari esker, Zallan su hartutako basoaren 10 hektarea bertako hostozabalekin eta koniferoekin basoberrituko da erakundeko 100 boluntarioren eskutik martxoaren 16an. Landatu beharreko 8.615 zuhaitzen artean, arteak, haritzak, astigarrak, urkiak, gaztainondoak, lizarrak, gereziondoak, platanondoak, sagarrondoak eta udareondoak azpimarratu behar dira.

Gurutze Gorriaren +CO(mpensa)² proiektuaren helburu nagusia bere jardueraren ondorioz sortzen dituen karbono dioxido isuriak eta berotegi efektuko gasak konpentsatzea da. Asmo handiko baina funtsezko plan hori gauzatzeko, erakundeak, lehenik eta behin, eragin dituen berotegi-efektuko gasen isuriak kalkulatzen ditu; ondoren, karbono-aztarna murrizteko plana egiten du, haren prozedura guztiak berrikusita, jasangarriagoak izan daitezen; eta, azkenik, espazio eta ingurune naturalak basoberritzeko xurgatze-proiektuen bidez konpentsatzen du aztarna hori.

Ekimen hau Gurutze Gorriaren ingurumen arloko konpromiso sendoak emandako erantzuna da. Erakunde humanitarioa aitzindaria da basoak birpopulatzeko ekintzak gauzatzen. Bestalde, Zallako Udalak, lurren jabeak, lurren erabilera lagatzen du; Bizkaiko Foru Aldundia, Mendi Zerbitzuaren bitartez, kudeaketaz arduratuko da 30 urtez, lehenengo 5 urteetan zuzeneko kudeatzailea Gurutze Gorria izango den arren. Basoberritzeaz gain, urez modu naturalean beteko den urmael bat ere sortu da, anfibio autoktonoen ugalketarako eta bizitzarako.

Proiektuak, aldi berean, nazioko proiektu horiek ziurtatzeaz arduratzen den Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioaren ziurtagiri osoa du (Kalkulatzen dut-Murrizten dut-Konpentsatzen dut).

Biodibertsitatearekiko konpromiso handia

Zallako basoetako 10 hektareak basoberritzeak, baso-masa berreskuratzeaz gain, biodibertsitatea eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzea dakar. Ekosistema hausten duen espezieen arteko desoreka saihesten da, animalien biziraupena sustatzeaz eta espazio horietan desagertutako espezie autoktonoak finkatzen laguntzeaz gain. Espazio tradizionalak berreskuratzen dira, basamortutzea bezalako hondamendiak saihesten dira, tokiko esperientziei lotutako ezagutza sortzen da, klima-aldaketaren aurkako borrokan eraldaketa-eragileak sortzen dira, aisialdiko berdeguneen aldeko apustua egiten da, zerbitzu ekosistemikoak aprobetxatzen dira eta “One Health” kontzeptuari laguntzen zaio. Kontzeptu horrek gizakien, animalien eta ingurumenaren osasuna zaintzearen garrantzia aipatzen du, guztiak elkarren artean erlazionatuta.


Albiste Berriak (Artxiboa 2013-2023) Gurutze Gorria prentsan

Azken albisteak

Gurutze Gorriak “Contrata Sin” kanpaina jarri du abian, zailtasun handienak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko

Euskadin 105 enpresa laguntzaileren laguntza izango du: enpresa horiek sentsibilizatuko dute enpresa-sarea, hornitzaileekin eta bazkideekin dituzten harremanen bidez, bai eta herritarrak oro har ere

IRAKURRI GEHIAGO
Irailak 14: Lehen Sorospenen Munduko Eguna

Bizkaiko Gurutze Gorriak doan eta bideo formatuan erakusten du zer egin larrialdi-egoera baten aurrean

IRAKURRI GEHIAGO
EUSKADIKO GURUTZE GORRIAK ERREPIDEKO ISTRIPU BAT SAIHESTEKO MARTXAN JAR DAITEZKEEN NEURRIAK GOGORARAZI DITU

“Errepidean, maite ezazu zeure burua” lelopean, hamar ezbeharretatik zortzi saihestu daitezkeela ohartarazi du erakunde humanitarioak

IRAKURRI GEHIAGO
Cruz Roja Española utiliza cookies propias y de terceros para facilitar al usuario la navegación en su página Web y el acceso a los distintos contenidos alojados en la misma. Asimismo, se utilizan cookies analíticas de terceros para medir la interacción de los usuarios con el sitio Web. Puedes consultar la política de cookies aquí   
Privacidad