GURUTZE GORRIAK OHARTARAZI DU GERO ETA AHULTASUN HANDIAGOA DUTELA GIZARTEAN ISILAGO ETA ONARTUAGO DAGOEN INDARKERIA JASATEN DUTEN ADINEKO EMAKUMEEK

Thursday June 13th, 2024

Ekainak 15a: Tratu Txarren eta Adinekoen aurkako Abusuen aurkako Munduko Eguna

  • Arazo hori eta tratu ona ikusaraztea da “Vaya a Mayores- Adinekoengana areago” kanpainaren helburua
  •  Euskadin, Elkarrekin Aurrera programaren bidez, adineko emakumeen aurkako indarkeriazko portaeren parte-hartzea, sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzen dira.

2024ko ekainaren 13a. Emakumeen bizi-itxaropen handiagoak erronka handiak dakartza osasunari eta ongizateari dagokienez, desgaitasunaren eta mendekotasunaren aukerak areagotzen baititu. Fenomeno horrek desberdintasun sozioekonomikoak betikotzen ditu, gizonekin alderatuta. Egoera horretatik eratorritako arazo larrienetako bat adineko emakumeek tratu txarren aurrean duten ahultasun gero eta handiagoa da. Estatu mailan eta mundu mailan ia ez dago horri buruzko daturik. Halere,  Gurutze Gorriak, arazoaz jabetuta, “Vaya a mayores-Adinekoengana areago jo” kontzientziazio-kanpaina bat abiarazi du  Tratu Txarren eta Adinekoen aurkako Abusuaren aurkako Munduko Egunaren barruan (ekainaren 15ean). Besteak beste jardunbide egokiak sustatzeko. Hala ere, tratu txarren prebentzioa eta adineko pertsona guztientzako tratu ona sustatzea badira erakundearen gida urte osoan zehar.

2023an, 60 urtetik gorako sei pertsonatik batek, gutxi gorabehera, tratu txarren bat jasan zuen ingurune hurbilenetan. Aurten bertan, Gurutze Gorriak 2.368 pertsonari eman zien arreta, eta horietatik 2.000 baino gehiago emakumeak ziren. Hori dela eta, Gurutze Gorriak kezka handia zuen haien premiei erantzuteko.  2021eko abenduko “La vulnerabidad social de las personas mayores atendidas por Cruz Roja en el contexto debido por la crisis Covid19” buletinak adierazi zuenez, inkestatutako adinekoen % 23,6k adierazi zuten diskriminazio-egoera bat edo batzuk bizi izan zituztela —kasurako,beren erabakiak hartzeko ezintasun gisa ( % 8,6) eta osasun-arloan beren gaitzak “adinekoak” direla justifikatuta ( % 8)—, eta tratu txarren tasa horiek gora egiten ari dira. Hala ere, errealitate hori ikusezin bihurtua eta sozialki onartua dago.

Tratu txar fisikoak, sexualak, psikologikoak edo emozionalak izan daitezke; arrazoi ekonomiko edo materialengatiko tratu txarrak, abandonua, arretarik eza, zabarkeria eta baita norberarekiko axolagabekeria ere. Adinkeria da tratu txarrik sotilena:  gizartean orohar zabaldu dago, zeinak adinekoen ikuspegi estereotipatu eta negatiboen bitartez, ingurune diskriminatzaileak eta ez-parekideak bultzatzen dituen.

Egia bada ere emakumeak irekiagoak direla Gurutze Gorriko langileekin dituzten arazoei buruz hitz egiteko, haien kontrako adinkeria eta tratu txarrak tabu izaten jarraitzen dute. “Zer esango ote dute”nak geldiarazten ditu;  isiltasuna aukeratzen dute sufrimendua gorabehera; seme-alabak babesten dituzte —tratu txarrak ematen dituztenak izan daitezke—; edo oraindik ez dute genero-indarkeriaz hitz egiten (nahiz eta alargun edo bananduta egon). Horrek dolu- eta errekuperazio-prozesua eragozten du. Gainera, laguntza-baliabideak ez datoz  haien beharrizenekin bat, eta batzuetan berriz biktimizatu daitezke erasotzailea bere etxebizitzan geratzen denean, eta emakumeak adinekoen egoitza batean babestu behar duenean.

Norbanakoaren erabakiak errespetatzeaz edo esperientzia hori aintzat hartzeaz ari gara “Vaya a mayores -Aginekoengana areago jo” egitasmoarekin. Xede du gogoraraztea horrela ez egiteak adinekoen borondatea deuseztatzen duela eta gutxietsi egiten dituela. Gurutze Gorriak gogorarazi duenez, jardunbide horiek tratu txarrak dira, borondate ona badute ere, eta seme-alabek, bikotekideek, senideek eta abarrek egin ditzakete.

Oinarrizko premiak asetzeko mendekotasunean bizitzeak abusu fisikoa, psikikoa, sexuala eta ekonomikoa izateko arriskuan jartzen ditu. Ahultasun hori areagotu egiten da adineko emakume askok beren burua defendatzeko eta laguntza eskatzeko duten zailtasunagatik, askotan ez baitakite zein eskubide dituzten. Horri gehitu behar zaio bizitza osoan izan duten rola: zainketen eta hezkuntzaren ardura, beren burua arriskuan ez jartzeko isilik egotera bultzatuak, edota herritarren iritzi-korrontearen  aurka ez jarduteko. Bikotekiderik edo seniderik gabe beren bizitzak berregiteko beldurrak mendetasun-egoera hori indartu izan du. Beste batzuetan, ama edo emazte gisa bere buruaz zalantzati, erruarekin bat egitera behartu dituzte,  zer egin dut bada nik gaizki, hau gerta dakidan tankerako gogoeta piztuz.

Adineko askok ez dituzte esperientzia horiek tratu txartzat hartzen, bikotekidearen edo familiaren indarkeriaren pertzepzio distortsionatua dela-eta; horregatik, Gurutze Gorriak ohartarazi du premiazkoa dela adinekoen eskubideei buruzko kontzientziazioa sustatzea, eta, emakumeen kasuan,  haien ongizatea babestuko duten, indarkeriari aurre egingo dioten eta zahartzaro duina eta segurua bermatuko duten politikak eta zerbitzuak ziurtatzea. Era berean, gizarte osoak naturaltzat jotzen ditu tratu txar jakin batzuk, sotilagoak direlako. Indarkeria fisiko eta psikologiko ezagunagoaz haratago, badaude asmo oneko tratu txarrak. Beraz, adineko emakumearen ikusgarritasuna, estimua eta tratu onaren sustapena egiteke dauden zereginak dira, eta areagotu beharko lirateke.

Barne Ministerioarekin adostuta, eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin koordinatuta, iruzurrak prebenitzeko ekintzak ere egiten dira, bai eta babes-estrategiak ere, etxe barruan zein kanpoan.

2016az geroztik, Gurutze Gorriak adinekoen aurkako tratu txarren aurrean babesteko eta esku hartzeko estrategia bat garatu du “Adinekoei tratu ona ematea. Tratu egokia sustatzea eta tratu txarren aurrean babestea” lelopean. Asmo handiko proiektua da:  ia lurralde osoan ezarri da, eta helburu du  tratu txarrak jasaten dituzten, jasan dituzten edo jasateko arrisku berezia duten adinekoei laguntzea. Duela bi urtetik hona, sentsibilizazioa gazteei zuzendu da, hezkuntza funtsezkoa baita arazo horrekin amaitzeko. Halaber, esku-hartze zuzena egiten da tratu txarrak jasan dituzten pertsonekin edo tratu txarrak jasan dituztenekin, eta berrindartzen laguntzen zaie (laguntza psikologikoa, gaitasunen hobekuntza, autoestimua edo ahalduntzea landuz). Kasu oso zehatzetan, familia-bitartekaritza ere egiten da langile espezializatuekin. Lan horrek zentzu handiagoa hartzen du babes-sare bat ezartzen bada, eta, beraz, aliantzak sortzea eta sarean lan egitea proiektuaren ardatz nagusia ere bada. Izan ere, adinekoekin lan egiten duten erakunde publikoek, pribatuek eta hirugarren sektorekoek tratu txarrak eragiten dituzten ekintzak antzeman ditzakete, baina baita gauzatu ere.

Elkarrekin Aurrera

Euskadin, Elkarrekin Aurrera Programa abiarazi da adineko emakumeen aurkako indarkeriazko portaeren kontrako  sentsibilizazioa sustatu eta halako gertakariak prebenitzeko. Adinekoak eta haien ingurunea kontzientziatzeko, hainbat genero-indarkeriari buruzko saio eta ekintza egiten dira: gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaz eta beste genero-identitate batzuez  jardunez, errealitate bidezkoago eta onuragarriago baterantz abiaraziko gaituzten aldaketak lortzeko.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2024an programaren barruan gauzatuko diren ekintzak honelakoak dira:

  • Zineforumak: 80 Gunean eta Matria filmetatik (2 lurralde bakoitzeko)
  • “Orain ahal dut” maskulinitate-tailerrak: 60 urtetik gorako gizonentzat, Gurutze Gorriaren programen erabiltzaileentzat, boluntarioentzat edo nahitaez erakundearekin loturarik ez duten gizonentzat (1 lurralde akoitzeko)
  • “El encaje roto” liburua irakurtzeko eta aztertzeko saioak: Emilia Pardo Bazánen Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ipuinen antologia (5 saio Araban, 10 saio Bizkaian, 5 saio Gipuzkoan)

 


Albiste Berriak (Artxiboa 2013-2023) Gurutze Gorria prentsan

Azken albisteak

Gurutze Gorriak “Contrata Sin” kanpaina jarri du abian, zailtasun handienak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko

Euskadin 105 enpresa laguntzaileren laguntza izango du: enpresa horiek sentsibilizatuko dute enpresa-sarea, hornitzaileekin eta bazkideekin dituzten harremanen bidez, bai eta herritarrak oro har ere

IRAKURRI GEHIAGO
Irailak 14: Lehen Sorospenen Munduko Eguna

Bizkaiko Gurutze Gorriak doan eta bideo formatuan erakusten du zer egin larrialdi-egoera baten aurrean

IRAKURRI GEHIAGO
EUSKADIKO GURUTZE GORRIAK ERREPIDEKO ISTRIPU BAT SAIHESTEKO MARTXAN JAR DAITEZKEEN NEURRIAK GOGORARAZI DITU

“Errepidean, maite ezazu zeure burua” lelopean, hamar ezbeharretatik zortzi saihestu daitezkeela ohartarazi du erakunde humanitarioak

IRAKURRI GEHIAGO
Cruz Roja Española utiliza cookies propias y de terceros para facilitar al usuario la navegación en su página Web y el acceso a los distintos contenidos alojados en la misma. Asimismo, se utilizan cookies analíticas de terceros para medir la interacción de los usuarios con el sitio Web. Puedes consultar la política de cookies aquí   
Privacidad